(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Paul B. Preciado - Wikipedia, entziklopedia askea.

Paul B. Preciado, 2015ko urtarrilaren aurretik Beatriz Preciado (Burgos, Espainia, 1970eko irailaren 11 -), filosofoa, arte-komisarioa, idazlea eta queer aktibista da. Ezaguna da gorputz, genero eta sexualitate-politikei buruz egindako lanengatik.[1]

Paul B. Preciado

(2023)
Bizitza
JaiotzaBurgos1970eko irailaren 11 (54 urte) (54 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
New School (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
ingelesa
Irakaslea(k)Jacques Derrida
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, erakusketa-komisarioa, zutabegilea, LGBT ekintzailea, unibertsitateko irakaslea eta film-zuzendaria
Enplegatzailea(k)Libération
Paris 8 Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm2286365 Allocine: 984873 Edit the value on Wikidata
LGBT filosofoa.

Ibilbidea

aldatu

Fulbright beka jasota, Filosofia eta Generoaren Teoria ikasi zuen New Yorkeko New School for Social Research-en, eta, bertan, Jacques Derrida-ren eta Agnès Heller-en ikaslea izan zen; gero, Princeton University-n Arkitekturaren Teorian egin zuen doktoregoa. Bartzelonako Museu d’Art Contemporani-n Programa Publikoen eta Ikasketa Independenteen Programaren zuzendaria izan da, baita Programa Publikoen komisarioa documenta 14 Kassel eta Atenasen ere, eta Taiwan-go Pabiloiaren komisarioa Venezian, Shu Lea Cheang artistarekin. Gorputzaren Filosofia irakasten du New Yorkeko Unibertsitatean, eta Europako beste unibertsitate batzuetan: Frantzian, Université Paris VIIIan Generoaren Teoria eta Gorputzaren Historia Politikoa irakasten ditu.[1]

Egitura politiko eta boterezkoek gorputzaren bizipenean nola eragiten duten aztertu du eta bere buruari testosterona emanda egin duen esperimentua kontatu du. Teoría King Kong (Virginie Despentes) itzuli du eta 12 urteko neska-mutil guztiei gomendatu die genero biolentziaren aurkako kit moduan.[erreferentzia behar]

  • Manifiesto contrasexual: Prácticas subversivas de identidad sexual (2002). Queer garaikideaz teorizatzeko ezinbestekotzat jotako lana.[2]
  • Testo yonki (2008).[3]
  • El deseo homosexual (2009).[4]
  • Pornotopía. Arquitectura y sexualidad en «Playboy» durante la guerra fría (2011).[5]
  • Un apartamento en Urano. Crónicas del cruce (2019).[6]
  • Yo soy el monstruo que os habla (2020).[7]

Euskal Herrian

aldatu

2022an Preciado Azkuna Zentroan buruturiko “Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa” erakusketaren komisarioa izan zen.[8] Gizonez jantzita, Ameriketan hainbat abentura bizi izan zituen Erausoren irudiaren berrirakurketa egin da «queer» ikuspegitik.[9]

«Gizon gisa jantzitako Erausoren erretratua arte errenazentistaren historiako lehen erretratu “trans” har daiteke»[1] «Maputxeen genozidioan inplikatuta egon zenez eta merkatu kolonialean izan zuen jarreraren ondorioz, figura deserosoa da trans historian»[9]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Cabello/Carceller. "Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa"» Azkuna Zentroa (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  2. (Gaztelaniaz) Preciado, Beatriz. (2011). Manifiesto contrasexual. (1. ed. argitaraldia) Anagrama ISBN 978-84-339-6323-9. PMC 745998182. (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  3. (Gaztelaniaz) Preciado, Paul B.. (2020). Testo yonki : sexo, drogas y biopolítica. (Primera edición: marzo 2020. argitaraldia) ISBN 978-84-339-6453-3. PMC 1224987279. (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  4. (Gaztelaniaz) Hocquenghem, Guy. (2009). El deseo homosexual. (1a. ed. argitaraldia) Melusina ISBN 978-84-96614-51-2. PMC 733644951. (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  5. (Gaztelaniaz) Preciado, Paul B.. (2020). Pornotopía : arquitectura y sexualidad en "Playboy" durante la guerra fría. ISBN 84-339-6454-2. PMC 1143634926. (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  6. (Gaztelaniaz) Preciado, Paul B.. (abril 2019). Un apartamento en Urano : crónicas del cruce. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 978-84-339-9876-7. PMC 1099946214. (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  7. (Gaztelaniaz) Preciado, Paul B.. (2020). Yo soy el monstruo que os habla : informe para una academia de psicoanalistas. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 978-84-339-1643-3. PMC 1201190917. (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  8. «Azkuna Zentroak Cabello/Carceller-en 'Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa' aurkeztu dau» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  9. a b «Katalina Erauso eta Paul B. Preciado, Alondegiaren «queer» apustua» GARA 2022-01-19 (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).

Kanpo estekak

aldatu