(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Poliestireno - Wikipedia, entziklopedia askea.

Poliestireno

Estirenoaren polimeroen izen generikoa. Itxuraz eta ezaugarriz oso talde heterogeneoa da. Hezetasun gutxi xurgatzen dute eta isolatzaile onak dira

Poliestirenoa [oh 1] estirenoaren polimerizazioz lortzen den polimero termoplastikoa da.

Poliestireno
Motapolimero
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,0691 g/cm³
Fusio-puntua240 °C
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9003-53-6
Reaxys10778366
Gmelin53276
ChEBI185038
ZVG11450
EC zenbakia500-008-9
ECHA100.105.519
MeSHD011137
KEGGC19506

Solido garden gogorra da, eta beroaren eta elektrizitatearen oso isolatzaile ona. Eraso egiten diote hidrokarburoen disolbatzaileek, baina erresistentzia die azido organikoei, alkaliei eta alkoholei. Erraz ematen zaio edozein kolore eta forma. Sukoia da.

Xafla, plaka, apar eta beste era batzuetan saltzen da. Jostailuetan, etxeko tresnetan, elektrizitate-tresnetan, isolatzaile gisa, ontzietan, altzariak egiteko eta beste eginkizun askotarako erabiltzen da. Industrian garrantzi handia izan du; plastikoen industriari hasiera eman zioten formaldehidoaren kondentsazio bidez lortutako polimeroak adina. 1932an jarri zen salgai.

Oharrak

aldatu
  1. n-ren balioa lortu den polimerizazio-mailarekin aldatzen da

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.