Pontevedrako probintzia
Pontevedra Galiziako probintzia da, hego-mendebaldean dagoena. Hiriburua Pontevedra hiria da, 2020an ia 83.260 biztanle zituena, baina hiri nagusia Vigo da (ia 293.000 biztanle).
Pontevedra | |||
---|---|---|---|
Galizia | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Galizia | ||
Hiriburua | Pontevedra | ||
Hiri handiena | Vigo | ||
ISO 3166-2 | ES-PO | ||
Espainiako Gorteak | |||
Kongresuan | 7 / 350 | ||
Senatuan | 4 / 260 | ||
Geografia | |||
42°26′N 8°38′W / 42.43°N 8.63°W | |||
Azalera | 4.495 km² Espainiaren % 0,89 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 943.117 biztanle (2006) Espainiaren % 2,13 | ||
Dentsitatea | 209,81 bizt/km² | ||
Herritarra | Pontevedrar | ||
www.depontevedra.es |
Geografia
aldatuIparraldean A Coruña du mugakidea, ipar-ekialdean Lugo, ekialdean Ourense eta hegoaldean Minho-Lima (Portugal) mugakide ditu.
Miño ibaia, probintzia zeharkatu ondoren, Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da Pontevedrako hego-mendebaldearen bazterrean.
Kostaldean, Rias Baixas izeneko itsasadar gehienak probintzia honetan daude.
Eskualdeak
aldatu- Kostaldekoak: O Baixo Miño, O Morrazo, O Salnés eta Vigo.
- Barrualdekoak: Caldas, O Condado, O Deza, A Paradanta, Pontevedra eta Tabeiros-Terra de Montes.
Udalerri nagusiak
aldatuSakontzeko, irakurri: «Pontevedrako udalerrien zerrenda»
- Vigo: 288.324 biztanle (2002).
- Pontevedra: 83.260.
- Vilagarcia de Arousa: 33.907.
- Redondela: 29.045.
- Marin: 25.461.
- Cangas do Morrazo: 24.147.
Pontevedrar ezagunak
aldatu- Xoan Manuel Pintos Villar (Pontevedra, 1811-1876), idazlea.
- Marcial Valladares Nuñez (A Estrada, 1821-1903), idazlea.
- Ramon Maria Valle-Inclan (Vilanova de Arousa, 1866-1936), idazlea.
- Manuel Portela Valladares (Pontevedra, 1867-1952), kazetari eta politikaria.
- Delio Rodriguez (Ponteareas, 1916-1994), txirrindularia.
- Emilio Rodriguez (Ponteareas, 1923-), txirrindularia.
- Anton Reixa (Vigo, 1957-), musikari eta idazlea.
- Uxía Senlle (Mos, 1962-), musikaria.
- Carlos Nuñez (Vigo, 1971-), musikaria.
- Xose Manuel Budiño (Moaña, ?-), musikaria.
Kanpo estekak
aldatu- (Galizieraz) (Gaztelaniaz) Pontevedrako diputazioaren webgunea
- (Galizieraz) (Gaztelaniaz) Vigoko unibertsitatea