Pravda
Pravda (errusieraz: Правда, «Egia») Errusiako egunkari bat da, ofizialki 1912ko maiatzaren 5ean sortua (lehenago ere bazen). Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren argitalpen ofiziala izan zen; garai hartan, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko hedabide nagusietako bat izan zen, Pravda egunkariaren 11 milioi ale banatzen baitziren. Egun, Errusiar Federakundeko Alderdi Komunistarena da papereko egunkaria; Pravda.ru online egunkaria, berriz, Pravda egunkarian ziharduten kazetari batzuen esku geratu zen 1996an, eta geroztik ez du loturarik Alderdi Komunistarekin.
Pravda | |
---|---|
Prawda.16.3.1917.png | |
Mota | Egunkaria |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1912 |
Hizkuntza | Errusiera |
Argitaratze lekua | Mosku |
Formatua | izara |
Argitaletxea | Q96575715 eta Pravda (en) |
Gai nagusia | albiste, ekonomia eta politika |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Errusia |
Maiztasuna | Egunero |
Historia | |
Ideologia | Marxista-leninista |
Sortzailea | Vladimir Lenin |
Editore-burua | Boris Komocki (en) eta Ivan T. Frolov (en) |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0233-4275 eta 1990-6838 |
www.gazeta-pravda.ru |
Gerra Hotzaren garaian, Mendebaldeko herrietan famatua egin zen Pravda, Sobietar Batasunaren ikuspegiaren berri ematen zuelako. Sobietar Batasuna desagertu zenetik, egunkariak ez du lehengo nabarmentasuna.