San Fermin Aldapakoaren basilika
- Artikulu hau Iruñeko basilikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Fermin (argipena)».
San Fermin Aldapakoaren basilika Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharrean dagoen basilika eta eliza bat da. Iruindarren artean usadio eta debozio handia duen santu eta lekua da.
San Fermin Aldapakoaren basilika | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea Iruñeko Alde Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′12″N 1°38′37″W / 42.81993°N 1.64367°W |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-190 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
190 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Calle Dos de Mayo, 11 |
|
San Fermin Txikito jaietan jendez lepo egon ohi da.
Kokalekua
aldatuMaiatzaren Bia kaleko 11. zenbakian dago, Nafarroako errege-erreginen jauregiaren parean.
Historia
aldatuJada Erdi Aroan leku honetantxe eliza bazegoela erregistratua dago, iruindar usadioaren arabera hementxe San Ferminen etxea zegoela uste baita.
Gaur egungo elizaren itxura 1701ean jaso zuen, aldiz, aurrealdea XIX. mendean Florencio Ansoleaga arkitektoaren zuzendaritzapean eraiki zen.
Jaieguna
aldatuUrteko jaiegun nagusia San Fermin Txikito jaiekin batera irailaren 25an ospatu ohi da, kondairaren arabera martirio jasan eta burua ebakita hil zen eguna. San Fermin Txikito, San Fermin Aldapa izenez ezagutzen den Iruñeko Alde Zaharreko eremu honetako jai nagusiak dira.
Irailaren 25ean, basilika honetara doan preozesioa egin eta bertan San Ferminen omenezko meza ospatzen da.
Mezak
aldatu- Lan egunak, larunbatak eta jaiegun bezperak: 09:00etan Komunitatearen Atea (elizaren alboko atea) sarbide duen eta horretarako egokitutako Kaperan.
- Igandeak eta jaiegunak: 09:30etan eta 12:00etan (euskaraz).