Sergio Fernández Cárdenas
- Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sergio Fernández».
Sergio Enrique Fernández Cárdenas (Mexiko Hiria, 1926ko otsailaren 25a[1] - Guanajuato, 2020ko urtarrilaren 6a) mexikar saiakera-egilea, eleberrigilea eta antzerkigilea izan zen.
Sergio Fernández Cárdenas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sergio Enrique Fernández Cárdenas |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1926ko otsailaren 25a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Guanajuato, 2020ko urtarrilaren 6a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, akademikoa eta kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academia Mexicana de la Lengua |
Biografia
aldatuEspainiar letren doktoregoa lortu zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Irakasle izan zen unibertsitate horretako filosofia eta letretako fakultatean.
Antologia bat osatu zuen 1993. urtean Más que verdad de amor, verdad de vida, antología de la nueva poesía granadina (Amodiozko egia baino gehiago bizitza egia, Granadako poesia berriaren antologia) eta ipuin-liburu bat beste zenbait egilerekin batera 1989an Los siete pecados capitales (Zazpi bekatu nagusiak).
Saiakera-liburu ugari argitaratu zituen, besteak beste: Ideas sociales y políticas en el "infierno", de Dante y en los "sueños" de Quevedo (1950, Ideia sozialak eta politikoak Danteren "infernuan" eta Quevedoren "ametsetan"), Cinco escritores hispanoamericanos (1958, Bost idazle hispanoamerikar), Ensayos sobre literatura española de los siglos XVI y XVII (1961, Saiakerak XVI. eta XVII. mendeko Espainiako literaturan), El amor condenado y otros ensayos (1982, Amodio kondenatua eta beste saiakera batzuk). Eleberrien artean hauek dira Fernándezen lan nagusiak: Los signos perdidos (1958, Ikur galduak), En tela de juicio (1964, Zalantzan), Los peces (1968, Arrainak), Segundo sueño (1976, Bigarren ametsa), Retratos del fuego y la ceniza (1983, Suaren eta hautsaren erretratuak).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz)milenio.com