Shaanxi
Shaanxi (陕西 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 205.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 37.050.000 biztanle bizi ziren bertan.
Shaanxi (陕西) Shǎnxī Shěng | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 陕西 |
ISO 3166-2 | CN-SN |
Hiriburua | Xi'an |
governor of Shaanxi (en) | Liu Guozhong (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°16′00″N 108°54′00″E / 34.2666667°N 108.9°E |
Azalera | 205,800 km² |
Mugakideak | Shanxi, Henan, Hubei, Chongqing, Sichuan, Gansu, Ningxia eta Barne Mongolia |
Punturik altuena | Mount Taibai (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 37.327.378 (2010) 39.528.999 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | 180 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Gobernadorea | Yuan Chunqing |
Etniak | Han %99,5 Hui %0,4 Besteak %0,1 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
www.shaanxi.gov.cn |
Inguru naturala eta kokapena
aldatuShaanxi probintziaren mugakideak honakoak dira: Barne Mongolia lurralde autonomoa iparraldean, Shanxi probintzia ekialdean, Henan probintzia hego-ekialdean, Chongqing udaltasuna, Hubei probintzia eta Sichuan probintzia hegoaldean, eta Gansu probintzia mendebaldean.
Probintziako hiriburua Xi'an hiria da.
Geografia
aldatuShaanxik duen iparraldetik hegoalderako hedadura handiak, klima ezberdinen agertzea posible egiten du. Iparraldean, Barne Mongoliako mugan, basamortua dago, erdialdean Loess goi-lautada, hegoaldean eta ekialdetik mendebalderako norabidean Qin mendiak, eta Qin mendietatikhegoaldera klima azpitropikaleko basoak.
Probintziako iparraldean hotz handia egiten du neguan eta beroa neguan, neguak eta udaberriak nahiko lehorrak izaten dira. Zenbat eta hegoalderago, ugariagoak izaten dira prezipitazioak, Asia hego-ekialdeko montzoiarekin batera maiatzetik urrira bitartean. Urteko batez-besteko tenperatura 9 eta 16 gradu artekoa da, -11 eta 3,5 gradu artean urtarrilean, eta 21 eta 28 gradu artean uztailean.
Shaanxi probintziako gunerik jendetsuena hegoaldean dago, probintziako hiriburu den Xi'an hiriaren inguruan. Iparraldeko klima hotzagoak baldintzatu egiten du bertako biztanleen bizimodua eta hori dela eta, hiri handiak urriak dira bertan.
Etniak
aldatuShaanxiko biztanleri gehiena Han etniakoa da. Hui etniako kideak, probintziaren ipar-mendebaldean bizi dira Ningxiatik gertu.
Banaketa administratiboa
aldatuMapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Xi'an | Xī'ān Shì | Azpiprobintzia mailako hiria | ||
2 | Ankang | Ānkāng Shì | Prefektura mailako hiria | ||
3 | Baoji | Bǎojī Shì | Prefektura mailako hiria | ||
4 | Hanzhong | 汉中 |
Hànzhōng Shì | Prefektura mailako hiria | |
5 | Shangluo | Shāngluò Shì | Prefektura mailako hiria | ||
6 | Tongchuan | 铜川 |
Tóngchuān Shì | Prefektura mailako hiria | |
7 | Weinan | 渭南 |
Wèinán Shì | Prefektura mailako hiria | |
8 | Xianyang | 咸阳 |
Xiányáng Shì | Prefektura mailako hiria | |
9 | Yan'an | Yán'ān Shì | Prefektura mailako hiria | ||
10 | Yulin | 榆林 |
Yúlín Shì | Prefektura mailako hiria |
Politika
aldatuShaanxi probintziako gobernadorea Yuan Chunqing da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhao Leji da.
Garraioa
aldatuAireportuak
aldatuKokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
SHAANXI | |||
Ankang | ZLAK | AKA | Ankang Aireportua |
Hanzhong | ZLHZ | HZG | Hanzhong Aireportua |
Xi'an | ZLXY | XIY | Xi'an Xianyang Nazioarteko Aireportua |
Yan'an | ZLYA | ENY | Yan'an Aireportua |
Yulin | ZLYL | UYN | Yulin Aireportua |
Kanpo estekak
aldatu- (Txineraz) Shaanxiko gobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |