Shaun of the Dead
Shaun of the Dead 2004ko Edgar Wright ingeles zinema zuzendariaren beldurrezko komedia beltz filma bat da. Simon Pegg, Nick Frost, Kate Ashfield, Lucy Davis, Dylan Moran, Penelope Wilton eta Bill Nighy aktoreek antzeztu zuten.
Hot Fuzz (2007) eta The World's End (2013) filmekin batera Wright eta Peggek zuzendu, idatzi eta antzeztutako Three Flavours Cornetto[1] trilogia (Hiru Zaporedun Cornetto trilogia) osatzen dute.
Argumentua
aldatuLondres. Shaunen (Simon Pegg) biziak irtenbiderik gabeko kalexka bat dirudi. Lanbidez elektrogailu denda bateko saltzailea da eta denbora librea bere etxekide eta adiskidemin Edekin (Nick Frost) "The Winchester" tabernan igarotzen du, bestalde ama (Penelope Wilton) eta Liz (Kate Ashfield) neska-lagunarekin eztabaidatzen du. Lizek harremana moztean, Shaunek bere bizitza zuzentzea erabakiko du: bere neskalaguna berreskuratu beharra dauka, bere amarekin eztabaidatzeari utzi eta azken finean heldu baten ardurei aurre egin. Baina, zoritxarrez, hildakoak berpiztu eta bizidunak jaten hasi dira. Honela bada, Shaunek aurrekoez gain beste arazo horri ere aurre egin beharko dio. Cricket makil bat duela hiriko eta bere auzoko kaleen nagusi bilakatu diren zonbi andana gupidarik gabe borrokatuko du, bide batez Ed lagunarekin batera ama, neska-laguna, eta neska-lagunaren bi etxekideak (Lucy Davis eta Dylan Moran) erreskatatuko ditu, baita gogo txarrez bada ere bere aitaordekoa ere (Bill Nighy)... guztiak ezagutzen duen lekurik babesenera eramango ditu: "The Winchester" taberna.
Aktoreak
aldatu- Simon Pegg: Shaun
- Nick Frost: Ed
- Kate Ashfield: Liz
- Lucy Davis: Dianne
- Dylan Moran: David
- Penelope Wilton: Barbara, Shaunen ama
- Bill Nighy: Phillip, Shaunen aitaordekoa
- Jessica Stevenson: Yvonne
- Peter Serafinowicz: Pete
- Rafe Spall: Noel
- Martin Freeman: Declan
- Reece Shearsmith: Mark
- Tamsin Greig: Maggie
- Julia Deakin: Yvonnen ama
- Matt Lucas: Lehengusu Tom
Erreferentziak
aldatu- ↑ Cornetto delakoa Erresuma Batuan eta Irlandan HB izozki markak saltzen duen izozkia da, Hego Euskal Herrian Frigo eta Ipar Euskal Herrian Miko