Star Trek (filma)
Star Trek 2009ko J. J. Abrams estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Gene Roddenberry gidoigile eta ekoizlearen jatorrizko Star Trek telesailean oinarritua dago.
Film saileko bederatzigarren filma izan zen, Star Trek: The Motion Picture (1979), Star Trek II: The Wrath of Khan (1982), Star Trek III: The Search for Spock (1984), Star Trek IV: The Voyage Home (1986), Star Trek V: The Final Frontier (1989), Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991), Star Trek: Generations (1994), Star Trek: First Contact (1996), Star Trek: Insurrection (1998) eta Star Trek: Nemesis (2002), ondoren jarraipen hauek izan zituen: Star Trek Into Darkness (2013) eta Star Trek Beyond (2016).
Argumentua
aldatuKirk eta Spock elkar ezagutu zireneko garaian girotua dago.
Inoizko espaziontzi modernoena denaren estreineko bidaiarako dena prest dago: USS Enterprise espaziontzia. Bere eskifaiak eginbehar oso garrantzitsua du: Nero (Eric Bana) zitala nola edo hala geldiaraztea, bere mendeku gosearen ondorioz gizateriaren aurkako mehatxu larria bilakatu baita. Baina galaxiaren patua bi mundu ezberdinetan jaiotako bi arerioren eskuetan dago. Bata, James Tiberius Kirk (Chris Pine), zirrara berrien bila dabilen Iowako baserri-mutil harroputz eta kementsua, kausa on baten bila dabilen lider senako gizasemea. Bestea, Spock (Zachary Quinto), Vulkano planetan jaioa, erdi vulkaniar erdi gizakia izatearen ondorioz bi munduen arteko zubia eta aldi berean bi munduetan ezberdina izateagatik baztertua. Halere, Spock ikasle buruargia, zorrotza eta borondate handikoa da.
USS Enterprise espaziontziaren burua Christopher Pike (Bruce Greenwood) kapitaina da. Eskifaiako beste kide nabarmenak: Leonard "Bones" McCoy doktorea (Karl Urban), espaziontziko makinen arduraduna bilakatuko den Montgomery "Scotty" Scott (Simon Pegg), Uhura (Zoe Saldana) komunikazioen arduraduna, eskarmentu handiko Sulu pilotua (John Cho) edota 17 urteko Chekov gaztea (Anton Yelchin).
Aktoreak
aldatu- Chris Pine: James T. Kirk kapitaina
- Jimmy Bennett: Kirk haurra
- Zachary Quinto: Spock
- Jacob Kogan: Spock haurra
- Leonard Nimoy: Spock zaharra
- Karl Urban: Leonard McCoy doktorea
- Zoe Saldana: Nyota Uhura
- Simon Pegg: Montgomery "Scotty" Scott
- John Cho: Hikaru Sulu
- Anton Yelchin: Pavel Chekov
- Eric Bana: Nero kapitaina
- Bruce Greenwood: Christopher Pike
- Rachel Nichols: Gaila
Saila
aldatu- Star Trek: The Motion Picture (1979)
- Star Trek II: The Wrath of Khan (1982)
- Star Trek III: The Search for Spock (1984)
- Star Trek IV: The Voyage Home (1986)
- Star Trek V: The Final Frontier (1989)
- Star Trek VI: The Undiscovered Country (1991)
- Star Trek: Generations (1994)
- Star Trek: First Contact (1996)
- Star Trek: Insurrection (1998)
- Star Trek: Nemesis (2002)
- Star Trek Into Darkness (2013)
- Star Trek Beyond (2016)
Kanpo estekak
aldatu- Star Trek filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Star Trek filmaren fitxa Startrek.com webgunean (Ingelesez)
- Star Trek filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)