Suez
Suez[1] (arabieraz ال سوي س Al-Suways, esseˈweːs ahoskatua), Afrika iparraldeko hiri bat da, Egipto ekialdean dagoena, izen bereko gobernazioaren hiriburua. Suezeko istmoan dago, Asia eta Afrika Sinairen bidez lotzen dituena, Suezeko Kanalaren irteeran, Itsaso Gorrian. Kairotik 134 kilometrora eta Ismailiatik 88ra dago.
Suez | |
---|---|
portu-hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Egipto |
Probintzia | Suezko eskualdea |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°58′N 32°32′E / 29.97°N 32.53°E |
Azalera | 250,4 km² |
Altuera | 11 m |
Demografia | |
Biztanleria | 516.959 (2010) |
Dentsitatea | 2.065 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1859 |
Ordu eremua | UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Djibuti eta Skopje |
suez.gov.eg |
Demografia
aldatuBere biztanleria, 2006ko erroldaren arabera, 417.610 biztanlekoa da, eta 600.926koa aglomerazioan.
Geografia
aldatu- Altuera: 5 metro
- Latitudea: 29º58' I
- Longitudea:32º33' E
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Suez) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 19.4 | 21.2 | 23.6 | 28.5 | 32.4 | 35.1 | 36.1 | 37.7 | 33.2 | 30.1 | 25.4 | 20.7 | 28.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 10.5 | 11.3 | 13.1 | 16.4 | 19.5 | 22.4 | 23.9 | 24.2 | 22.8 | 20.0 | 15.7 | 11.8 | 17.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 5 | 2 | 4 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 3 | 17 |
Iturria: Climate Charts [2] |
Historia
aldatuSuez itsas-portu garrantzitsu bat izan da, jada VII. mendetik. Espezien ibilbideak eta Mekarako erromesaldiek, Suez, toki oparo bihurtu zuten Erdi Aroan. Itsasontzi base garrantzitsu bihurtua izan zen XV. mendean.
Gaur egun, itsas-portu garrantzitsu bat da, Kanalean bertan duen kokapenagatik. 1967ko Sei Eguneko Gerra eta jarraian etorri zen Israelen Sinairen okupazioaren ondoren, kanaleraino bertaraino, kanala, israeldar armadak oztopatu zuen. Honela, hiria utzia izan zen, Kairoren neurriz kanpoko hazkuntza eraginez. 1973ko Yom Kippur Gerraren ondoren, Egiptok, kanalaren ekialdeko ibarra berreskuratu ahal izan zuen. Bake negoziazioek eta jarraian Israelek, Sinai Egiptora itzuli izanak, kanala 1975ean berriz ireki ondoren, hiri, pixkana-pixkana, birpopulatzea eragin zuen.