(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Tota Azearitz - Wikipedia, entziklopedia askea.

Tota Azearitz

Tota Aznaritz

Tota Iruñekoa, Tota Azearitz edo Tota Aznaritz[1][oh 1]latinez: Tota Asnari[2]— (876ko urtarrilaren 2958ko urriaren 15) Iruñeko erregina Antso I.a Gartzeitzekin ezkondu zelako. Aznar Santxitz Larraungoa eta Oneka Ortitz lehengusuen alaba eta Orti I.a Gartzeitzen iloba.

Tota Azearitz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakToda Aznárez
JaiotzaIruñea876ko urtarrilaren 2a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea958ko urriaren 15a (egutegi gregorianoa) (82 urte)
Hobiratze lekuaSan Millán de Susoko monasterioa
Familia
AitaAznar Santxitz Larraungoa
AmaOneka Ortitz Iruñekoa
Ezkontidea(k)Antso I.a Gartzeitz
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Biografia

aldatu

Abd ar-Rahman III.aren odoleko izebak,[3]934an, Iruñeko Erresumarako bidean zegoen razzia bat zuzentzen ari zenean, bere ahaidetasun loturak aldarrikatu zituen kalifak bakea eman ziezaion eta bere erresumatik aldendu zedin. Abd ar-Rahmanek, erantzun bezala, Tota erregina musulmanen kanpamentuan aurkeztea eskatu zuen, asmo onen froga gisa. Tota Calahorran agertu zen bere segizioarekin, kalifa zegoen tokian, eta honek ohore handiz hartu zuen. Calahorran, erreginak basailutza eman zion Abd ar-Rahman III.ari, eta erasorik ez egiteko eta kalifarekin elkarlanean aritzeko hitzarmen bat sinatu zuen. Hitzarmen honen ondorioz, Totaren semea zen Gartzea Santxitz Iruñeko errege bilakatu zen. Gainera, Tota eta kalifaren arteko itun honen ondoren, tropa musulmanek Iruñeko erresuma aliatua zeharkatu zuten eta Leongo Erresumaren aurka joan ziren, Araba eta Gaztela suntsituz.[4]

Suitzako Alpeetako San Galoren abadiako fraide baten 956. urteko albiste labur batek, 939. urteko musulmanek Simancasko guduan eta Alhándegan jasandako hondamena deskribatzean, Tota erreginari eman zion garaipena:

« Uztailaren 19ko ordu tertzia inguruan, Oton erregearen laugarren urtean, ostirala, 29. ilargian, eguzki eklipse bat gertatu zen. Egun berean, Galizia eskualdean, Tota izeneko erreginetako batek sarrazenoen armada kontaezin bat ia osorik suntsitu zuen, bere erregea eta beste 49 gerlariak izan ezik.[5][6] »


Bere biloba Antso I.a Leongoa, "Gizena" ezizena zuena, bere alaba Urrakaren semea, ez zen leondar eta gaztelar nobleen gustukoa. Hauek, Fernando Gontzalitz kondea buru zutela, tronutik kendu eta Ordoño IV.a errege izendatu zuten. Tota erreginak, Antso III.ari, bere iloba zen Abd ar-Rahman III.arekin hitzarmen bat egiten lagundu zion, tronua berreskuratzeko. Horrela, Tota, Antso eta kalifaren armada bateratuek Leongo erresuma eraso zuten eta Ordoño kargutik kentzea lortu zuten.

Tota erreginaren hilobia, oso osaera errazeko sarkofagoa, Susoko monasterioaren atarian dago, garai hartan monasterioa Iruñeko Erresumarena baitzen. 2001. urteaz geroztik, bere izena duen kale bat du Iruñeko Arrotxapea auzoan.

Seme-alabak

aldatu

Zazpi seme-alaba izan zituen:

Oharrak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideak jarraituz, deitura honen jatorria den ponte-izena 66. arauan agertzen ez denez, Euskal Izendegiko forma hobetsia erabili behar da, hau da, Azeari, eta hortik Azearitz behar luke. Aldiz, arau honetako adibide zerrendan Tota Aznaritz aurkitzen dugu. Ustezko kontraesan hau dela eta, irizpideen araberako izen hobetsia hautatu da artikulu honen izenburuan, nahiz eta oraingoz testuan Tota Azearitz eta baita Tota Aznaritz ere erabili.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Ibn Hayyan. (1981). Crónica del Califa Abderrahmân III an-Nâsir entre los años 912 y 942: (Al Muqtabis V), traducción de Jesús Viguera y Federico Corriente. Zaragoza: Anubar ISBN 84-7013-185-0..
  • Martínez Díez, Gonzalo. (2005). El Condado de Castilla (711-1038): la historia frente a la leyenda. Valladolid ISBN 84-9718-275-8..
  • Rodríguez Fernández, Justiniano. (1998). Ramiro II, rey de León. Burgos: La Olmeda ISBN 84-89915-01-6..

Eleberriak

Kanpo estekak

aldatu