(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Turdetania - Wikipedia, entziklopedia askea.

Turdetania Guadalquivir ibaiaren harana hartzen zuen lurralde bat zen, Algarve eta Sierra Morena artean, egungo Andaluzia gehiena hartuz. Bastetania, Oretania eta Karpetaniarekin muga egiten zuen. Antzinagoko Tartessos zibilizazioaren lurraldea okupatu zuen.

Osunako gerlari baten erliebea.

Estrabonek itsaso eta lurreko baliabideetan aberatsa zen lurralde bat bezala aipatzen du, Betis ibaiak bustia, non turdetaniar/turduliarrak bizi ziren (herri ezberdinak Plinio eta Polibioren arabera, nork Turduliarrak iparraldean kokatzen zituen, eta 200 hiri baino gehiago zeudela aipatzen du, horien artean Corduba (Kordoba), Hispalis (Sevilla) eta Gades (Cadiz) aipatuz.

Turdetania Betika deitua izan zen Erromak konkistatu zuenean.

Bibliografia

aldatu
  • ESCACENA, J. L., 1989 Los turdetanos o la recuperación de la identidad perdida, Tartessos. Arqueología protohistórica del Bajo Guadalquivir, Ed. Ausa, Sabadell, 433-467.
  • GARCÍA MORENO, L., 1989 Turdetanos, túrdulos y tartesios. Una hipótesis, Homenaje al Profesor Santiago Montero Díaz, Anejos de la Revista Gerión II, 289-295.
  • PELLICER, M., 1980 Ensayo de periodización y cronología tartésica y turdetana, Habis 10, 307-335.
  • PRESEDO, F., 1980 Los pueblos ibéricos, Historia de España Antigua. I. Protohistoria, Madrid.
  • RUIZ MATA, D., 1994 Fenicios, tartesios y turdetanos, Huelva Arqueológica XIV, 325-367.

Kanpo estekak

aldatu