William Hart
William Hart (Paisley, 1823ko martxoaren 31 – Mount Vernon, 1894ko ekainaren 17a) Eskozian jaiotako estatubatuar margolaria izan zen, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea.
William Hart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paisley, 1823ko martxoaren 31 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Mount Vernon, 1894ko ekainaren 17a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Green-Wood hilerria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Mugimendua | Hudson Ibaiaren Eskola |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Zortzi urterekin Eskoziatik New Yorkera emigratu zuen familiarekin. James McDougal Hart margolariaren anaia izan zen. Zalgurdiak apaintzen eta erretratuak margotzen hasi zen. Michiganen lana bilatu ondoren, bere lana Diseinuaren Akademia Nazionalean erakutsi zuen 1848an eta Albanyra itzuli zen 1849an. Europan ere egon zen denbora batez paisaien pintura aztertzeko. Handik bueltan, New Yorken kokatu zen, paisaiak margotzen. Akademia Nazionaleko eta Amerikako Akuarelaren Elkarteko kide izan zen.
Argia eta atmosfera nabarmendu zituen paisaietan, eta abereen pinturan nabarmendu zen, bereziki behiena. Grabatzaile arrakastatsua ere izan zen.
Iruditegia
aldatu-
Lake Among the Hills
-
Mount Madison from the Androscoggin River
-
The Rivulet
-
Tivoli Falls, Albany, 1851
-
Cows in the Meadow, 1878