Zifra
Zifra edo digitua (hatza latinez) zenbakiak idazteko erabiltzen den sinboloetariko bakoitza da.
Zenbaki-sistema hamartarrean, arabiar zifrak 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 dira. Horrela, 157 zenbakia hiru zifraz osatuta dago 1, 5 eta 7.
Zenbaki-sistema hamaseitarreko zifrak 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, A, B, C, D, E eta F dira.
Zifra erromatarrak I, V, X, L, C, D eta M dira.
Zenbakiak zifra bakarrekoak nahiz zifra anitzekoak izan daitezke; adibidez, zazpi zenbakia zifra bakar batez adierazten da: 7; zazpiehun eta hogeita hamabi zen
bakia, berriz, hiru zifraz adierazten da: 732.
Grafia sinboloak
aldatuZenbaki-sistematan, zenbakiak adierazteko digituak konbinatzen dira. Balioa digituaren posizioak ematen badu, posizio-notazioa dela esaten da. Digituek balio finkoa baldin badute, posizioaren menpean ez dagoena, gehitze-notazioa dela esaten da; erromatar zenbaki-sistema, esaterako.
Balioa | 0 | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 20 | 30 | 40 | 50 | 60 | 70 | 80 | 90 | 100 | 200 | 300 | 400 | 500 | 600 | 700 | 800 | 900 | 1 000 | 10 000 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Arabiar zifrak, mendebaldeko alfabetoa | ا | ب | ج | د | ه | و | ز | ح | ط | ي | ك | ل | م | ن | ص | ع | ف | ض | ق | ر | س | ت | ث | خ | ذ | ظ | غ | ش | ||
Arabiar zifrak, ekialdeko alfabetoa | ا | ب | ج | د | ه | و | ز | ح | ط | ي | ك | ل | م | ن | س | ع | ف | ص | ق | ر | ش | ت | ث | خ | ذ | ض | ظ | غ | ||
Ekialdeko arabiar zifrak | ٠ | ١ | ٢ | ٣ | ٤ | ٥ | ٦ | ٧ | ٨ | ٩ | ||||||||||||||||||||
Ekialde Urruneko arabiar zifrak | ۰ | ۱ | ۲ | ۳ | ۴ | ۵ | ۶ | ۷ | ۸ | ۹ | ||||||||||||||||||||
Txinatar edo japoniar zifrak | 〇 | |||||||||||||||||||||||||||||
Europar zifrak | 0 | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | ||||||||||||||||||||
Greziar zifra jonikoak | ϛ | ϟ | ϡ | |||||||||||||||||||||||||||
Hebrear zifrak | א | ב | ג | ד | ה | ו | ז | ח | ט | י | כ | ל | מ | נ | ס | ע | פ | צ | ק | ר | ש | ת | (ך) | (ם) | (ן) | (ף) | (ץ) | |||
Erromatar zifrak | I | V | X | L | C | D | M | |||||||||||||||||||||||
Thailandiar zifrak | ๐ | ๑ | ๒ | ๓ | ๔ | ๕ | ๖ | ๗ | ๘ | ๙ |