(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Cristina Iglesias: berrikuspenen arteko aldeak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Cristina Iglesias: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
15. lerroa: 15. lerroa:
{{bizialdia|1956ko||Iglesias, Cristina}}
{{bizialdia|1956ko||Iglesias, Cristina}}
[[Kategoria:Donostiako eskultoreak]]
[[Kategoria:Donostiako eskultoreak]]
[[Kategoria:Emakume artistak]]

15:56, 26 uztaila 2017ko berrikusketa

Cristina Iglesias

Bizitza
JaiotzaDonostia1956ko azaroaren 8a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Juan Muñoz (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(1976 - 1978)
Chelsea College of Art and Design (en) Itzuli
(1980 -
Pratt Institute (en) Itzuli
(1988 -
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, irakaslea eta installation artist (en) Itzuli
Jasotako sariak
cristinaiglesias.com

Cristina Iglesias Gisasola (Donostia, Gipuzkoa, 1956) gipuzkoar eskultorea da.

Biografia

Kimika ikasketak egin ondoren, artegintzara bideratu zuen bere jarduna. Bartzelonan Marrazkigintza eta Zeramika ikasi ondoren, Londresera joan zen 1980an Chelsea School of Art ikastegian bere prestakuntza osatzera, eta hantxe egin zituen bere lehen erakusketak. Nazioarteko izena 1993an heldu zitzaion, Veneziako Bi Urtekoan parte hartu ondoren.

Azken urteotan Torrelodonesen (Madril) bizi da, eta bertan lan egiten du. Maiz erakutsi du bere lana mundu osoko museo eta erakustaretoetan. 1997 eta 1999 urteen artean, New Yorkeko Guggenheim, Chicagoko The Renaissance Society, Madrilgo Reina Sofía eta Bilboko Guggenheimen aurkeztu du bere lana, besteak beste. New York eta Bilboko Guggenheim Museoetan eskaini zitzaizkion erakusketak atzera begirakoak izan ziren; Bilboko Guggenheimen ere baditu lanak bilduma iraunkorrean. 1999an Berlingo Art Forum azokan aurkeztu zituen bere lanak, eta urte berean Donostiako Musika Hamabostaldiko kartela egin zuen. Eskulturako irakaslea izan da lau urtez Municheko Arte Visualen Akademian.

Iglesiasek eskulturaren irakurketa poetikoa egiten du. 80. hamarkadaren bukaeran erabiltzen zituen materialetatik (burdina, egurra, larrua eta beira) garapen bat nabari da bere lanean hurrengo hamarkadan. Azkeneko obretan, argazkilaritza darabil oinarri bezala, eta eskultura arkitekturarekin lotua ulertzen du. Arco Madrilgo Arte Garaikide Azokan ere ia urtero egon ohi da bere lana ikusgai, eta 2001. urtean hiru erakusketa berri garrantzitsu ditu: Nimesko Arte Garaikidearen Museoan, Chicagoko Donald Young eta Municheko Lehnbachhaus erakustokietan. 1999. urtean, bestalde, Espainiako Kultura Ministerioak Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zion, Pablo Palazuelo artistarekin banatua, bere "erabateko sormena eta etorkizun ikaragarria" goraipatuz.

Erreferentziak