(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Gaston IV.a Biarnokoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Gaston IV.a Biarnokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:42, 14 urtarrila 2010
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Gaston IV.a Biarnokoa (? - † 1131) Biarnoko bizkondea izan zen.

Biografia

Aita Zentulo V.a Biarnokoa eta ama Gisla zituen. Aita hil zitzaionean, bizkonde bilakatu zen. En 1095ean Lehendabiziko Gurutzadan hartu zuen parte Raimundo IV.a Tolosakoarekin. 1099an Jerusalem hartzeko lagundu zuen. Palestinatik 1101ean itzuli zenean "Gurutzatua" ezizena lortu zuen.

Zenbait urte pasa zituen Biarnoko bizkonderriaren mugak finkatzen. Akizeko bizkondea menderatu ondoren, Ortheze, Amikuze eta Oztibarre konkistatu zituen 1105ean.

Iruñeko eta Aragoiko erregea zen Alfontso I.arekin lotura estua izan zuen. 1118an biek Zaragoza setiatu eta konkistatu zuten eta erregeak bertako jaun izendatu zuen.

Piriniooz haraindiko bere aliatuekin borrokatu zuen 1131an musulmanek harrapatu eta hil arte. Biarnon Zentulo bere semea izan zuen oinordekoa. Zaragozan, berriz, Tenpluko ordena.

Ezkontza eta seme-alabak

1085ean ximenatarra zen Talesa ezkondu zuen. Lau seme-alaba izan zituzten:

  1. Giskarda.
  2. Izenaren hasieran "N" zuen alaba ezezaguna.
  3. Zentulo.
  4. Beste Zentulo.


Aurrekoa
Zentulo V.a Biarnokoa

Biarnoko bizkondea

1090-1131
Ondorengoa
Zentulo VI.a Biarnokoa


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.