(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Ur geza - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ur geza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:38, 8 urtarrila 2011
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Urmael batean isladatutako bi lagun.

Ur geza disolbaturiko gatz, batez ere sodio kloruro, gutxi duen ura da. Gizakiak, uraren arazketa izeneko tratamendu baten bitartez, garbitu eta edan dezake, edateko ura lortuz.

Banaketa

Gizakiok ur geza nahitaezkoa dugu hazi eta garatzeko. Hala ere, Lurraren ur guztiaren %3a besterik ez da. Bere banaketa ezberdina da: kasko polarrek, glaziareek eta izotz-metaketek %90a dutelako. Guztira 1.400 milioi km³ ur dago.

Iturri nagusia prezipitazioa denez, ur geza ibai, aintzira, iturburu eta urmaeletatik lortzen dugu[1].

Erabilera

Gizakion edari ezinbestekoa izateaz gain, ur gezak erabilera ugari ditu: janaria prestatzeko, bainatzeko, soroak ureztatzeko, garbitzeko, eta abar.


Uraren gazitasuna (‰)[2]
Ur geza
Ur gazikara
Ur gazia
Gatzuna
< 0,5
0,5 - 30
30 - 50
< 56

Erreferentziak

  1. Richter, Brian D.. (2003). «Ecologically sustainable water management: managing river flows for ecological integrity» Ecological Applications 13 (1): 206-224..
  2. Groundwater Glossary. 2006-03-27.