(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Nicolás Ollo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Nicolás Ollo

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:23, 25 urtarrila 2016

Nicolás Ollo Bidaurreta (Ibero, Oltza, 1816 - Trapagaran, 1874) nafar jeneral karlista izan zen. Lehen Karlistaldian parte hartu zuen, eta birritan zauritu zuten, Lutxanan eta Erreniega mendian. Elio Ezpeletaren agindupean jarri zen, 1839. urtean, eta bat etorri zen Bergarako Besarkadarekin. O'Donnell militarrak antolatu zuen Iruñeko matxinadan parte hartu zuen, 1841. urtean, baina Frantziara erbesteratu behar izan zuen. 1854. urtean, kapitain izendatu zuten, eta komandante bi urte geroago. Afrikan borrokatu ondoren, teniente koronel izendatu zuten. 1868. urteko iraultzaren ondoren, karlismoari eutsi zion berriro ere, eta Nafarroako Matxinada antolatzeko ardura izan zuen; baina Orokietako gudua galduta, Frantziara ihes egin behar izan zuen, berriro ere. Nafarroako komandante nagusi zela, 10.000 gizonek osaturiko armada-talde bat sortu zuen, 1872. urtean, eta mariskal izendatu zuten hurrengo urtean. Bilboko setioan borrokatu zen, eta Domingo Moriones buruzagi errepublikanoa garaitu zuen, 1874. urteko otsailaren 24 eta 25ean. Bi egun geroago hil zen, leherketa baten ondorioz.

Erreferentziak


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.