(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Jose Maria Jimeno Jurio - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jose Maria Jimeno Jurio

Wikipedia, Entziklopedia askea


Jose Maria Jimeno Jurio

Bizitza
JaiotzaArtaxoa1927ko maiatzaren 13a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2002ko urriaren 3a (75 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, historialaria eta etnologoa
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Jose Maria Jimeno Jurio (Artaxoa, 1927ko maiatzaren 17a - Iruñea, 2002ko urriaren 3a) historialari eta etnografo nafarra izan zen. Nafarroako historia, ohiturak, hizkuntzak, tradizioak eta toponimia ikertuta, liburu ugari argitaratu zituen. Euskaltzain ohorezkoa izendatu zuten 1991n. Sabino Arana Fundazioak saria eman zion 1997an eta Manuel Lekuona Saria jaso zuen 1998an.

Bizitza

Iruñeko apaizgaitegian apaiz ikasketak egin zituen. Apaizgoa 1970ean utzi, eta irakasle jardun zuen geroago, Lehen Hezkuntzan. Geografia, historia, euskal toponimia eta folkloreari buruzko lan ugari eman zituen argitara; besteak beste, El Miliario, Príncipe de Viana, Fontes Linguae Vasconum, Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra eta Punto y Hora aldizkarietan. Eusko Ikaskuntzako presidenteordea izan zen hainbat urtez. Medikuntzaren Historiaren Euskal Elkartearen kide sortzailea izan zen, Ateneo de Navarrako kidea, eta Euskal Dantzarien Biltzarreko ohorezko lehendakaria. Roldan Jimeno semeak aitaren ibilbideari jarraitu dio kulturaren arloan.

Lan nagusiak

  • "Dónde fue la batalla "de Roncesvalles", 1974
  • "Olite monumental", 1974
  • "Historia de Pamplona", 1974-1975
  • "Navarra jamás dijo no al Estatuto", 1977
  • "Historia de Navarra. Desde los orígenes hasta nuestros días", 1980
  • "Amayur, símbolo de Navarra", 1982
  • "Toponimia de la cuenca de Pamplona : Cendea de Cizur", 1986
  • "Toponimia de la cuenca de Pamplona : Cendea de Galar", 1987
  • "Toponimia de Pamplona : la cuenca de Cendea de Olza", 1989
  • "Toponimia de la cuenca de Pamplona : Cendea de Iza", 1990
  • "Estudio toponímico de Burlada", 1991
  • "Toponimia de la cuenca de Pamplona : Cendea de Ansoain", 1992
  • "Historia de Pamplona y sus lenguas", 1995
  • "Navarra. Historia del euskera", 1997
  • "Estella y sus calles", 1997
  • "Al airico de la tierra : tipos de la tierra" , 1997
  • "Archivo General de Navarra (1194-1234)", 1998
  • "Eunate : hito jacobeo singular", 1999
  • "Artajona : toponimia vasca – Artaxoa : euskal toponimia", 1999
  • "Navarra, Guipúzcoa y el euskera siglo XVIII", 1999
  • "Archivo Municipal de Tafalla, libros de actos y ordenanzas de la villa de Tafalla (1480-1509)", 2000
  • "Archivo Municipal de Tafalla, registro del notario Rodrigo de Subiza (1489-1491)", 2000
  • "Archivo Municipal de Tafalla, libro de cuentas de la iglesia de San Sebastián (1486-1509)", 2000
  • "Puente la Reina, confluencia de rutas jacobeas", 2000
  • "Navarra y Cataluña", ?
  • "Toponimia de la cuenca de Pamplona : ciudad de Pamplona", ?

Kanpo loturak

Erreferentziak