Horus Eskorpioi II.a
Horus Eskorpioi II.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Leinua | Egiptoko aro protodinastikoa Egiptoko I. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Antzinako Egiptoko erlijioa |
Horus Eskorpioi II.a Antzinako Egiptoko gobernari bat izan zen, 0 dinastia deritzonekoa, Aro aurredinastikokoa.
Horus Eskorpioi erregeari buruzko datuak oso zehatzak ez diren arren, benetan existitu zenik ere zalantzan jartzen da, aditu batzuk, K.a. 3100. urtean bizi izango zela diote, eta Nejen (Hierakonpolis) konkistatu zuela, Goi Egiptoko hiririk garrantzitsuena, herrialdeko gobernari nagusia bihurtuz.
Zeremonietako mazoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horus Eskorpioi erregearen existentzia, Hierakonpoliseko tenplu batean, XIX. mende amaieran James Edward Quibell eta Frederick William Greenek aurkitutako zeremonia mazo buru batengatik baieztatua dirudi, non faraoi bat agertzen den, garaiera handikoa, Goi Egiptoko koroa zuriarekin eta eskorpioi bat bere buru ondoan grabaturik dagoen eskorpioi batekin.
Mazo hau, Ashmolean Museoan zaindua, Egiptoko errege baten irudikapen antzinakoenetako bat da. Idazketa, jaio berria zen garai bati dagokio, erregearen ondoan eskorpioi bat grabatuz, hieroglifo eran, faraoiaren izena irudikatuko lukeena.
Berak Hierakonpolisen eskainitako edalontzietako batean, Horus belatzak lagundua dago, Egiptoko erregetzaren ikurra.
Interpretazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau, Horus Eskorpioi izeneko gobernari baten existentziaren ebidentzia bezala interpretatu nahi izan da, Antzinako Egiptoren bateraketa edo honen hasiera egingo zuena, tradizioaren arabera, beranduago gertatu zena, K.a. 3050. urtean. Goi Egiptoko gobernariak Behe Egiptokoei nagusitu zitzaizkienean.
Horus Eskorpioi erregeak aitzur bat darama bere eskuan, Nilo ibaiaren uholdeen ondoren dikeen irekierari buruzko erritu erlijiosoekin lotzen dena, edo zelaiko lehen ildoarekin. Banderek, hegaztiekin, Egiptoko nomoak sinbolizatuko lituzkete, papiro landare batzuek, gertaera, Behe Egipton gertatzen zela diote, zazpi petaloko lore bat ere badago goialdean, interpretatzeko zaila dena.
Bere hilobia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beharbada, bere hilobia Umm el-Qaab Abidosen aurkitutakoa izan liteke, B-50 bezala deiturikoa.
Eskorpioi erregea Hollywooden
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskorpioi erregeak Dwayne Johnsonek protagonizatu zuen film estatubatuar bat inspiratu zuen.
Aurrekoa Horus Krokodilo |
Faraoia 0 Dinastia |
Ondorengoa Narmer? |