Cibola
Cibola aberastasunez betetako hiri mitikoa da, garai kolonialean Espainia Berriko iparralderantz dagoen lekuren batean kokatuta bide zegoena, oraingo Mexikoko iparraldean eta Estatu Batuetako hego-mendebaldean. Zazpi Hirien Erdi Aroko kondairak Iberiar Penintsulako mairuen inbasioan dauka jatorria, non istorioaren arabera zazpi apezpiku handik abiatu ziren mendebalderantz, itsasoa zeharkatuz, eta gero mendebaldean kokatutako lursaile batean bizitzen jarri ziren, non bakoitzak hiri bana sortu zuen. Amerikaren aurkikuntza 1492an eta kontinenteko iparraldeko hiri handien existentziari buruzko zurrumurruek esanarazi zioten Fray Marcos de Niza-ri, oinarririk gabe, zazpi hiri mitikoak han ezkutatzen zirela, eta horrek bilaketa bizia eragin zuen ondorengo urteetan zehar emaitzarik gabe.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cibola hitza Cíbolo-tik dator, gaur erabiltzen ez den bisonteari emandako espainiar izendapenetik, zazpi hirien existentzia zeukan mitologiako erresumaren lurraldean. XIX. mendearen erdialdera arte, non animalia horien milioika bizi ziren.