(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Kathleen Winter - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Kathleen Winter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kathleen Winter

Bizitza
JaiotzaBill Quay (en) Itzuli1960ko otsailaren 25a (64 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, eleberrigilea eta ipuingilea
Lan nabarmenak
Genero artistikoarécit (en) Itzuli

Kathleen Winter (Bill Quay, Ingalaterra, 1960ko otsailaren 25a) idazle eta eleberrigile ingelesa eta kanadarra da.

Biografia

Kathleen Winter Bill Quayn jaio zen Ingalaterrako iparraldean, eta 1968an iritsi zen Kanadara. Winterrek Sesame Streeteko gidoilari  gisa hasi zuen bere ibilbidea, The Telegram-eko zutabegile bihurtu aurretik St. John's-en.[1][2] Bere lehen ipuin bilduma, boYs, 2007an argitaratu zen, eta urte horretako Winterset eta Metcalf-Rooke sariak irabazi zituen.[3]

2010ean argitaratu zuen Annabel eleberria, eta Thomas Head Raddall Saria irabazi zuen. 2010eko Scotabank Giller, Rogers Writers 'Trust Fiction Prize eta Governor General' s Awards sarietarako aurrehautatua izan zen.  2011n, urte horretako Orange Prize for Fiction sarirako aurre-hautatua izan zen. 2014an Canada Reads lehiaketarako aukeratu zuten eta Sarah Gadon aktoreak defendatu zuen. Eleberri honek arrakasta handia izan zuen salmentetan, eta hainbat hizkuntzetara itzulia izan zen euskara barne.[3] Josu Zabaleta arduratu zen euskarazko itzulpena egiteaz eta Erein argitaletxeak kaleratu zuen eleberria 2013an.[4]

Bigarren ipuin liburua, The Freedom in American Songs, 2014an kaleratu zen, Boundless: Tracing Land and Dream in a New Northwest Passage,ez-fikziozko liburuarekin batera. Boundless Hilary Weston Writers 'Trust Prize for Nonfiction 2014 sarirako aurrehautatua izan zen.[3]

2016ko Scotabank Giller Sariko epaimahaikide izan zen.

Montrealen bizi da, Quebecen, bere senar eta bi alabekin.[1]

Lanak

  • Where Is Mario? (1987)
  • The Road Along the Shore - An Island Shore Journal (1991)
  • The Necklace of Occasional Dreams (1996)[5]
  • boYs (2007)[6]
  • Annabel (2010)[7]
  • Nostalgia for the Criminal Past (2012)[8]
  • The Freedom in American Songs (2014)[9]
  • Boundless: Tracing Land and Dream in a New Northwest Passage (2014)[10]
  • The New Leader Primer: I'm Responsible for Others, Now What?![11]
  • Lost in September (2017)
  • Simple.transparent.uncluttered.: 3 Strategies for Impactful Leadership (2017)[12]
  • I Will Not Kick My Friends (2018)[13]
  • Transformer (2020)[14]
  • Eisgesang: Meine Reise durch die Nordwestpassage (2020)[15]

Sariak

  • The Governor General's Award Sarirako finalista Lost in September-gatik. 2017
  • The Hugh MacLennan Fiction Prize Sarirako finalista Lost in September-gatik. 2017
  • Scotiabank Giller Sarirako finalista Annabel-gatik. 2010
  • Rogers Writers' Trust Sarirako finalista Annabel-gatik. 2010
  • Metcalf-Rooke Saria BoYs-gatik. 2007
  • Winterset Saria BoYs-gatik. 2008

Erreferentziak

  1. a b «The Writers' Union of Canada - Kathleen Winter» web.archive.org 2012-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  2. (Ingelesez) Kathleen Winter | The Scope Archive. (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  3. a b c «Kathleen Winter Author» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  4. «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  5. The Necklace of Occasional Dreams: A Woman's Journal of Living With Her Husband's Cancer. ISBN 978-1895387629..
  6. boYs. ISBN 978-1897231357..
  7. Annabel. ISBN 978-0099555025..
  8. Nostalgia for the Criminal Past. ISBN 978-1932418446..
  9. The Freedom in American Songs: Stories. ISBN 978-1927428733..
  10. Boundless: Adventures in the Northwest Passage. ISBN 978-0099587194..
  11. The New Leader Primer: I'm Responsible for Others, Now What?!. ISBN 978-0578186351..
  12. simple.transparent.uncluttered.: 3 Strategies for Impactful Leadership. ISBN 978-1545277089..
  13. I Will Not Kick My Friends. ISBN 978-1932418651..
  14. Transformer. ISBN 978-1944585389..
  15. Eisgesang: Meine Reise durch die Nordwestpassage. ISBN 978-3442719020..

Kanpo estekak

Kathleen Winterren bloga

Kathleen Winterren twitter orria

Annabel liburuaren kritika