(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Tommaso Tittoni - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Tommaso Tittoni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artegia (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:49, 24 abuztua 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Tommaso Tittoni (Erroma, 1855eko azaroaren 16a - ibidem, 1931 otsailaren 7a) italiar diplomazialari eta politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1915eko martxoan.

Erromako zinegotzia izan zen Diputatuen Ganberako kide hautatu aurretik. 1897an dimisioa eman zuen, Perugiako eta Napoliko prefektu izendatua izateko. 1902an Senatuan sartu zen. Politikoki eskuin historikoaren kide izan zen

Giovanni Giolittik Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuen 1903an eta Austria-Hungariarekiko eta Frantziarekiko harremanak hobetzeaz arduratu zen. Lehen ministro kargua bete zuen Giolittik 1915eko martxoaren 15ean dimisioa eman ondoren. Martxoaren 28an Alessandro Fortisi utzi zion postua eta Kanpo Arazoetako ministro karguan jarraitu zuen. Londresen eta Parisen enbaxadore ere izan zen.

Lehen Mundu Gerran neutraltasun italiarraren aldekoa izan zen. Berriz ere kanpo ministro 1919an Parisko Bake Biltzarran parte hartu zuen. 1909tik 1929ra Senatuko presidentea izan zen.

1922ko Erromako Martxaren ondoren, Benito Mussoliniren alde egin zuen. 1929tik 1930era Erromako Errege Akademiako buru izan zen.