Geroa Nafarroako Sozialberdeak Europan
Itxura
Geroa Nafarroako Sozialberdeak Europan Geroa Socialverdes de Navarra en Europa | |
---|---|
Idazkari nagusia | Uxue Barkos[1] |
Sorrera | 2020ko abenduaren 19a[2] |
Ideologia politikoa | sozialismoa ekologismoa nafartasuna euskalerrizaletasuna europazaletasuna |
Eserlekuak erakundeetan | Geroa Bairen parte da |
www.geroasozialberdeak.eu |
Geroa Nafarroako Sozialberdeak Europan (gaztelaniaz: Geroa Socialverdes de Navarra en Europa; Geroa izenez baino ez da ezagutzen eta GERO> estilitzatu) Euskal Herriko alderdi politiko nafarra da. Geroa Bai koalizioko kide independente batzuen eta koalizio bereko Zabaltzen eta Atarrabia Taldeko kide batzuen bilketan datza.[3][4]
Alderdia "ideologia sozialberde, Nafar eremukoa eta bokazio Europazalea" da. Geroa Bai koalizioa indartu nahi du, Euzko Alderdi Jeltzalerekin eta Zabaltzen, Atarrabia Taldea eta independenteetako gainerako kideekin batera.[5]
Alderdiak 2020ko abenduaren 19an egin zuen kongresu konstituziogilea.[6]
Ideiak
Alderdiak honako ardatz hauek ditu:[7]
- Eredu sozioekonomikoa aldatzea
- Pertsonen bizimodua aldatzea
- Iraunkortasunaren aldeko itun zabala
- Asmo handiko Ongizate Estatua
- Iraunkortasun helburu neurgarriekin lan egitea
- Gazteen protagonismoa
- Ekonomia zirkularra erreferente gisa
- Europako Itun Berde berria
- Gizarte Kohesioa eta Lurralde Oreka Nafarroan
- Adostasun handiak behar ditugu, asko baitago aldatzeko eta hobetzeko
Batzorde Betearazlea
Alderdi honen buru diren politikarietako batzuk honako hauek dira:[8][9]
- Uxue Barkos Berruezo
- Koldo Martinez Urionabarrenetxea
- Ana Ollo Hualde
- Jose Mari Aierdi Fernandez de Barrena
- Gorka Azpiroz Razkin
- Jon Gondan
- Pablo Azkona Molinet
- Jabi Arakama Urtiaga
- Itziar Gomez Lopez
- Isabel Aranburu Bergua
- Ana Ansa Ascunce
- Guillermo Ezquieta Sorozabal
- Esther Cremaes Mayorga
Erreferentziak
- ↑ «Uxue Barkos, Geroa Sozialberdeen lehen idazkari nagusi hautatua» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Iruña, Europa Press. (). «Uxue Barkos, Geroa Sozialberdeen idazkari nagusi hautatua» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
- ↑ «Independenteek eta Geroa Baiko alkateek alderdi sozialberde bat bultzatu dute koalizioa indartzeko» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
- ↑ «Uxue Barkos, Geroa Sozialberdeen lehen idazkari nagusia» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
- ↑ Geroa Nafarroako Sozialberdeak Europan alderdiko dossierra. GEROA.
- ↑ Geroako Kongresu Eratzailea 2020 – Geroa. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ GEROA. Geroako ideiak. .
- ↑ Nor gara – Geroa. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Uxue Barkos Geroa Socialverdes-Sozialberdeak-eko idazkari nagusi izendatua izan da. Geroa (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).