Montedoro
Montedoro | |
---|---|
Italiako udalerria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Caltanissetta |
Posta kodea | 93010 |
ISTAT kodea | 085011 |
Herriburua | Montedoro |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°27′16″N 13°49′01″E / 37.45431°N 13.81684°E |
Azalera | 14,53 km² |
Altuera | 450 m |
Mugakideak | Canicattì, Racalmuto, Bompensiere, Mussomeli eta Serradifalco |
Demografia | |
Biztanleria | 1.379 (2023ko urtarrilaren 1a) −178 (2018) |
Dentsitatea | 95 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 0934 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Vaulx-en-Velin eta Meyzieu |
Katastro kodea | F489 |
Sailkapen sismikoa | 4 (Oso txikia) |
Matrikula | CL |
comune.montedoro.cl.it |
Montedoro Italiako udalerri bat da. Caltanissettako probintzian kokatuta dago, Sizilia eskualdean. Palermotik 80 kilometro hego-ekialdera eta Caltanissettatik 20 kilometro mendebaldera dago eta 14.1 kilometro koadroko eremua[1] da. 2004ko abenduaren 31n 1.751 biztanle zituen.
Mugakideak
Montedorok honako udalerri hauekin egiten du muga:
Canicattì
Racalmuto
Bompensiere
Mussomeli
Serradifalco
Historia
Montedororen kokalekuan sikanoak eta ondoren sikuloak bizi izan dira. Haitzulo-hilobiak (tombe a forno) daude Monte Ottavio, Mulinello, Palombaro, Fontana Grande eta Fra Diego barrutietan. Tholoseko hilobi batek, Gruttu di li rimitu deitua, Ottavio mendian, mizenastar presentziaren testigantza ematen du. Marcello barrutian zeramika, adreiluak eta Arezzoko zeramika apaingarriak aurkitu dituzte. Berbereen eta arabiarren artean, herriak Minzar izena zuen (panorama esan nahi duena) eta bere erreka Ued dur. 1232an Frederiko II.ak Minzar Agrigentoko Ursone gotzainari eman zion. 1635eko martxoaren 29an, Diego Aragona Cortez Tagliavia printzeak, lurralde feudaletan herrixka bat ezartzeko kontzesioa lortu zuen (Licentia populandi), eta Montedoro sortu zuen Balatazza feudoan. Bi mende inguruz, eskuadeak meatzaritzan oinarritu du bere ekonomia. 1815etik 1975era Montedoroko lurraldean hainbat sufre-meategi landu ziren: Nadurello, Stazzone Sociale, Grottazze, Gibellini. 1957tik 1980ra, Montedororen inguruan, potasa-gatzak hazi ziren. 1896an sufre-merkatuaren gorabeherak Ameriketako Estatu Batuetara emigrazio-fluxuak hasi ziren, batez ere Pittston inguruan, Pennsylvanian, eta 1946tik aurrera Europako herrialdeetara eta Italia iparraldeko hiri industrialetara. Gaur egun, arlo honetako ekonomia nekazaritzan eta zerbitzuen sektorean datza batez ere. Bere labore nagusiak almendrondoak, olibondoak eta mahastiak dira. Herriko gozotegia ere ospetsua da.
Demografia
Erreferentziak
- ↑ Demografia osoa eta beste estatistika batzuk: Istat Italiako Estatistika Institutua.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montedoro |