Onikofagia
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Onikofagia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | body-focused repetitive behavior disorders (en) nail disease (en) |
Espezialitatea | Psikiatria psikologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | F98.8 |
GNS-9 | 307.9 |
MeSH | D009259 |
Onikofagia nork bere eskuetako azazkalak jateko jokabidea da. Hitza grezieratik dator:
Epidemiologia
Adina aurrera joan ahala kasu gutxiago aurkitzen dira. Adin arruntenak pubertaroa eta nerabezaroa dira. Arazoa hiru urtetik aurrera eman daiteke, txupetea edo hatza txupatzea utzi ondoren, alegia.[2] Estatistikoki:
- %44tik %45ra nerabeengan.
- %28tik %33ra 5-10 urte tarteko haurrengan
- %19tik %29ra heldu gazteengan
- %5 helduengan.
Mutilen artean, bestetik, neskengan baino zertxobait gehiago ematen da.
Etiologia
- Kanpo eragileak: arazo ekonomikoak, lan-arazoak, bikotearen arazoak... Baita gurasoei imitatzearen ondorioa izan daiteke.[2]
- Barruko eragileak: urduritasuna, segurtasun falta. Batzuetan autoestimu baxuak edo norberaren irudi eskasak nork bere burua zauritzera eramaten du.[3]
Ezaugarri klinikoak
Azazkalak jateak ondorio batzuk ekar ditzake:
- Fisikoak:
- Azazkal azpian patogeno asko gordetzen dira eta horiek behatzetan edo eskuetan panadizo izeneko hantura eragin dezake.
- Askotan azazkalak gainetik inguruko azala eta kutikulak jaten dituzte ere bai, zauriak sortuz. Horiek infekzioak eragiteko bideak izan daitezke.
- Gerta daiteke baita ere azazkalaren tamaina mugatua gelditzea, hau da, gehiago ez handitzea.
- Psikologikoak
- Azazkalak janda izatea gizartean ez dago ondo ikusita eta pertsona hauek lotsatu egiten dira.
- Azazkalak jateko beharrak antsietate handia eragin dezake.
Onikofagia eta hortzetako osasuna
Azazkalak jateko ohitura luzatu egiten denean hortzetako gai diamantekara kaltetu dezake, txantxarraren eragina handituz. Masailezurraren deformazioa eragin dezake, bestetik, hozka egiteko modua aldatuz.
Arazoari aurre egiteko aholkuak
Hauek dira horrelakoetan ematen diren zenbait aholku:[2]
- Errietek eta espresio iraingarriek arazoa oker dezakete.
- Garrantzia handi du haurraren antsietate iturria identifikatzea. Behin identifikatuta, lagundu behar zaio arlo horretan autoestimu landuz.
- Erlaxazio teknikak, batez ere estresa gutxitzeko.
- Askotan, azazkalak jatea erreakzio inkontzientea da, esaterako telebista aurrean. Haurrari esan behar zaio egiten duenean baina errieta egin gabe. Horrelako egoeretan laguntzeko modu bat haurrari eskuetan zerbait edukitzeko ematea izan daiteke, esaterako pilota bat.
- Helburuak markatu.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ http://santoangelpuertoreal.micolegio.es/ArchivosColegiosRADG_SantoAngelPuertoreal/Archivos/Santo%20Angel%20Puerto%20Real/Orientacion/ONICOFAGIA%20_MORDERSE%20LAS%20U%C3%91AS_.pdf
- ↑ a b c http://www.ttiklik.com/blog/2013/06/04/azazkalak-jaten-dituen-haurra/?utm_source=feedburner&utm_medium=feed&utm_campaign=Feed%3A+Ttiklik+%28TTiKLiK!%29&utm_content=Google+Reader
- ↑ https://web.archive.org/web/20141224215538/http://www.abcmedicus.com/content/Onicofagia-un-mal-aspecto-en-sus-manos
Kanpo estekak
- Azazkalak jaten dituen haurra.
- (Gaztelaniaz): Azazkalak jateko inguruko informazioak.
- (Gaztelaniaz): Onikofagia kasuetako esku-hartzea.
- (Gaztelaniaz): Onikogagia eta hortzetako osasuna.