(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Tennessee - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Tennessee

Koordenatuak: 36°N 86°W / 36°N 86°W / 36; -86
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Tennessee
 Ameriketako Estatu Batuak
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-TN
HiriburuaNashville
Tennesseeko gobernadoreaBill Lee (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak36°N 86°W / 36°N 86°W / 36; -86
Azalera109.247 km²
MugakideakArkansas, Missouri, Kentucky, Virginia, Ipar Carolina, Georgia, Alabama eta Mississippi
Punturik altuenaKuwohi (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria6.910.840 (2020ko apirilaren 1a)
310.541 (2015)
Dentsitatea63,26 bizt/km²
Etxebizitzak2.639.455
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu eta Erdialdeko Ordu Estandarra
tn.gov

Tennessee (ingelesez tɛnɨˈsiː ahoskatua; txerokieraz: ᏔᎾᏏ) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdiekialdean kokatua. Estatuko hiriburua Nashville da eta hiri nagusia Memphis. Guztira 5.5 milioi biztanle inguru ditu.

Geografia

Iparraldean, Kentucky eta Virginia; ekialdean, Ipar Carolina; hegoaldean, Georgia, Alabama eta Mississippi; mendebalean, Mississippi ibaiak banatzen du Arkansas eta Missouritik mugak ditu. Klima kontinentala du.

Hona hemen estatuko hiri nagusiak 2010eko erroldaren arabera:[1]

Ekonomia

Ekialdean baso ustiakuntza eta abere hazkuntza (behi azienda), eta mendebalean nekazaritza (artoa, tabakoa eta kotoia) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zaldi azienda); industria 1950. urtean hasi zen garatzen eta mea baliabideetan (ikatza, burdina, zinka, kobrea, fosfatoak); elektrizitate ekoizpenean (zentral hidroelektrikoak, zentral nuklearrak), eta metalurgia, kimika industria, ehungintza, papergintzan oinarritzen da.

Historia

1541. urtean Hernando de Soto espainiarrak esploratu zuen lehenengoz. 1763. urtean Britainia Handiaren mendean geratu zen, eta 1770-1780 bitartean sortu ziren lehenengo herriak. 1796. urtean Estatu Batuetako hamaseigarren estatu bihurtu zen. 1861. urtean, Banakuntzarako gerran, banatu zen, eta 1866. urtean Estatu Batuen barnean onartu zuten berriro. Ku Klux Klanen sorlekua izan zen (1865).

Tennesseetar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak