(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Erresuma Batuko Komunen Ganbera - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Erresuma Batuko Komunen Ganbera

Koordenatuak: 51°29′59.6″N 0°07′28.8″W / 51.499889°N 0.124667°W / 51.499889; -0.124667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Komunen Ganbera
House of Commons
59. legegintzaldia
Mota
MotaBehe ganbera
Zuzendaritza
MahaiburuaLindsay Hoyle
2019. urtetik
Lehen MinistroaKeir Starmer (Laborista)
2024. urtetik
Oposizioko buruaRishi Sunak (Kontserbadorea)
2024. urtetik
Osaketa
Eserlekuak650

Alderdi politikoak
Gobernua (404):

Oposizioa (238):

Mahaiburua:

  •      Mahaiburua (1)

Abstentzionista:

Hauteskundeak
Azken hauteskundeak2024ko uztailaren 4a
Batzarlekua
Westminster jauregia, Westminster Hiria, Londres
Webgunea
www.parliament.uk/commons

Erresuma Batuko Komunen Ganbera (ingelesez House of Commons) Erresuma Batuko Parlamentuaren behe ganbera da, goi ganbera Lorden Ganbera izanik. Egoitza Londresko Westminster jauregian dauka.

Komunen Ganberako kideak demokratikoki aukeratzen dira sufragio unibertsalez. 650 kideek osatzen dute ganbera eta gehienez 5 urteko eperako hautatzen dira parlamentua deuseztatu arte. Komunen Ganberako kideei parlamentuko kide edo Member of the Parliament (MP) deitzen zaie. Komunen Ganberako izen ofizial osoa ingelesez honako hau da: The Honourable the Commons of the United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland in Parliament assembled.

Egungo osaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Komunen Ganberaren egoitza Westminsterren.
Alderdia 2024ko hauteskunde emaitzak
Alderdi Laborista 404
Alderdi Kontserbadorea 121
Liberal Demokratak 72
Eskoziako Alderdi Nazionala 7
Sinn Fein 7
Alderdi Demokratiko Unionista 5
Reform UK 5
Berdeak 4
Plaid Cymru 4
SDLP 2
Aliantza 1
Traditional Unionist Voice 1
Ulstergo Alderdi Unionista 1
Independenteak 13[1]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Independenteak hauteskundeetara horrela aurkeztu direnak edo beren alderditik bota dituztenak izan daitezke. Hauteskundeetan 6 kide hautatu zituzten independente gisa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
51°29′59.6″N 0°07′28.8″W / 51.499889°N 0.124667°W / 51.499889; -0.124667