(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Atahualpa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Atahualpa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atahualpa

13. Sapa Inka

1532 - 1533
Huascar
Bizitza
JaiotzaQuito eta Cusco, 1500
Herrialdea Inka Inperioa
HeriotzaPlaza de Armas of Cajamarca (en) Itzuli1533ko abuztuaren 29a (egutegi gregorianoa) (32/33 urte)
Hobiratze lekuaCajamarca
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
AitaHuayna Cápac
Ezkontidea(k)Coya Asarpay (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakkitxua
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Atahualpa[1] edo —kitxuazAta-wallpa[1] (Quito, egungo Ekuador, 1497Cajamarca, egungo Peru, 1533ko uztailaren 26a) Quitoko errege izan zen eta, Huascar anaiaren aurkako gerra irabazi ondoren, Inka Inperioko 13. eta azken enperadorea, 1528tik 1533ra.

Enperadore bilakatu zen, Huascar bere anaia gazteagoaren aurkako gerra zibilean garaile irten ondoren. Haien aita Inca Huayna Capac gaixotasun batez hil ostean hasi zen gerra.

Gerra zibilean ari zirenean, Francisco Pizarro espainiar konkistatzailea heldu zen, eta Atahualpa atxilotu zuen. Atahualpa menpeko zuela, Inka Inperioa kontrolatu ahal izan zuen. Huascarrek garaitu zuen ondokoan, Pizarro espainiar konkistatzaileak lagunduta. Pizarroren eta Atahualparen arteko elkarrizketa batean, kristau egin eta Espainiako erregea ezagutzeko aitzakian, atxilotu zuen espainiarrak. Inkak bahisari handi bat (gela bete urre) ordaindu zuen, eta azkenean bataioa onartu zuen, baina hala ere hiltzera kondenatu zuten espainiar konkistatzaileek. Lepoa bihurrituta hil zuten. Halaxe, Inka Inperioa desagertu zen, eta de facto lurralde haiek Espainiar Inperioaren jabetza bihurtu ziren.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atahualpa Aldatu lotura Wikidatan