Deioko gaztelua
Deioko gaztelua | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Frantses bidea Nafarroan | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Villamayor de Monjardín |
Koordenatuak | 42°38′02″N 2°06′23″W / 42.6339°N 2.1064°W |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-456 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0012364 |
456 | |
|
Deioko gaztelua edo Monjardingo gaztelua Villamayor de Monjardinen dagoen X. mendeko gaztelua da, 890 metroko altuera duen koxkorrean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko gaztelua izandakoa orain ganga-formako teilatua duen etxe bateko hareharrizko harresiak eta antzinako ur-tanga baino ez dago. Harresien barnean beranduago eraikitako ermita dago. Omenaldi-dorrearen hondakinak ere badaude. Guztira gazteluak 62 metroko luzera eta 30 metroko zabalera ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairak dio 925ean Antso I.a Gartzeitz bertan lurperatu zutela, 908. urtean konkistatu eta gero. Banu Qasi leinuaren eskuetatik konkista horri ezker, Iruñeko Erresumako armada Ebro haranean sartu zen.
Kroniken arabera, hori baino lehen Zaragozatik etorritako Karlomagnoren armadak eta, hilabete batzuk geroago, Kordobako emirra zen Abd ar Rahman I.ak eraso zuten. Garai hartako gazteluaren jabea Moxmino izeneko buruzagi baskoia omen zen, gero Semeno leinuarekin lotuta. Deio bera edo eskualdeko beste gotorlekua zenetz ezin esan.
Gero, Antso II.ak gaztelua eta inguruabarreko lurraldeak Iratxeko monasterioari eman zizkion. Antso Nagusiak berriz, Iruñeko diozesiari.
XVI. mendearen hasieran, Nafarroako konkista eta gero Albako dukea zen Fadrique Álvarez de Toledo gazteluaren jabe bihurtu zen.
XIX. mendeko Karlistadetan karlistek eta liberalek okupatu zuten eraikina.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |