(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Lola Albright - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Lola Albright

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lola Albright

(1959)
Bizitza
JaiotzaAkron1924ko uztailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaToluca Lake (en) Itzuli2017ko martxoaren 23a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jack Carson  (1952 -  1958)
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, abeslaria, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0017030 Allocine: 64475 Rottentomatoes: celebrity/lola_albright Allmovie: p707 100146
Spotify: 2IEKeKb1fuxvjRarqgrAfL Musicbrainz: 7d297c6a-fc8f-4697-bfe8-944bca09de24 Discogs: 922776 Allmusic: mn0000829086 Find a Grave: 177696217 Edit the value on Wikidata

Lola Jean Albright (1924ko uztailaren 20a2017ko martxoaren 23a) estatubatuar abeslari eta aktorea izan zen. Peter Gunn telesaileko hiru denboraldietan, Peter Gunn detektibe pribatuaren neskalagun Edie Hart-en papera jokatzeagatik egin zen ezagun batez ere.

Haurtzaroa eta gaztaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albright Akronen jaio zen, Ohion (AEB). Marion A. (jaiotzez Harvey) eta John Paul Albright ziren haren gurasoak; biak ere gospel abeslariak. Lolaren ama ere Ohion jaioa zen, baina haren aita Ipar Dakotakoa zen, eta 1930ean familia babestu zuen inspektore gisa lan eginez isolamendu-enpresa batean.

Albright King Grammar School-era joan zen, eta Akrongo West High Schoolen graduatu zen 1942an.[1] Gazte zela abestu zuen lehen aldiz jendaurrean, eta pianoa ikasten 20 urtez jardun zuen. 15 urte zituenez geroztik, Akrongo WAKR irrati-kateko harreragile gisa aritu zen lanean.[2] 18 urte zituela, WAKR utzi, eta Cleveland-era aldatu zen, eta han WTAM irratian takigrafo hasi zen lanean. Albrighten lehen irrati-emanaldia WJWn izan zen, Clevelanden. Chicagora joan zen gero, eta han argazki-modelo gisa aritu zen, eta talentu-bilatzaile batek ikusi, eta hark Hollywoodera joatea gomendatu zion; 23 urte zituen orduan.[1]

Albright-ek 1947an egin zuen zinemako debuta, The unfinished dance komedia musikalean abeslari baten paper txiki bat jokatuz, eta, hurrengo urtean, Judy Garlanden bi filmetan agertu zen: The pirate eta Easter parade filmetan. 1949ko Champion (Txapelduna) filmean izan zuen rolarekin jaso zuen lehen aldiz sona; boxeo-manager manipulatzaile baten emaztea zen, eta Kirk Douglasek antzeztutako boxeatzailearekin maitemindu zen. Hurrengo urteetan, bigarren mailako paperak jokatu zituen 20 film baino gehiagotan, B mailako western ugaritan, besteak beste. Horietako batean, The Good Humor Man filmean (1950), protagonista izan zen Jack Carsonekin batera; hura hartuko zuen senartzat etorkizunean.

Albright honako film hauetan agertu zen, besteak beste: Tulsa (1949), Susan Hayward protagonista; The Silver Whip (1953); eta The Tender Trap (1955), non Frank Sinatrak antzeztutako ezkongabearekin ezkondu nahian zebilen emakumeetako baten papera jokatu zuen.

1950eko hamarkadaren hasieran, Albright Gil Elvgren pinup margolariaren modelo gisa aritzen zen.

A Cold Wind in August

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961ean, Alexander Singer-en A cold wind in August filmeko aktore izan zen; aurrekontu txikia zuen film independentea zen, zuri-beltzean. Filmean, hogeita hamar urte inguruko dibortziatutako emakumea zen bera, stripperra, eta hamazazpi urteko mutil batekin maitemintzen da.[3] Pauline Kael kritikariak goraipatu egin zuen Albrighten antzezpena. 1985ean, The New York Times egunkariak ere gauza bera egin zuen. Filmean egindako lanari buruz, zera esan zuen Albrightek 1961ean: "Zenbait pertsona etortzen dira, eta esaten didate: 'Lola, ez zenuke halako rolik jokatu behar'. Nik hamar kontatu, mingainari hozka egin, eta esaten diet aktorea naizela, ez dudala nire buruaren papera jokatu nahi".[4]

Aurreragoko filmak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A Cold Wind in August filmak bultzada eman zion aktore gisa, eta hainbat paper eskuratu zituen horri esker. Esate baterako, Elvis Presleyren Kid Galahad filmean (1962), non Gig Youngek antzeztutako boxeo-manager ziniko baten betiko neskalagunaren antzezpena egin zuen. Baita René Clément frantziar zuzendariaren Joy House filmean ere; bertan, alargun aberats bat zen bera, jende pobreei bazkariak banatzeko pasioa zuena. Lord Love a Duck (1966) filmean, cocktail zerbitzari bat zen, zeinak bere buruaz beste egin nahi duen, uste baitu bere alaba Tuesday Weld-en bizitza hondatu duela. Hurrengo urtean, The Way West western epikoan jardun zuen.[3]

1968an utzi zuen filmeen ibilbidea, The Impossible Yearsen aritu ostean. Film horretan Alice Kingsleyren rola antzeztu zuen; psikiatriako irakasle baten emazte etsia eta bi alaba neraberen ama zen.

Telebistan emanaldiak egiten hasteko denbora behar izan zuten beste zinema-aktore batzuek ez bezala, Albright 1951rako lanean ari zen telebistan. Lux Video Theatre telesaileko "Inside Story" kapituluan agertu zen. Gero, aldizkako rola izan zuen The Bob Cummings Show programan, 1950eko hamarkadan, eta gonbidatu-agerraldiak egin zituen telesail hauetan, esaterako: Alfred Hitchcock Presents, The Thin Man, Gunsmoke, Rawhide, Laredo, Burke's Law, The Dick Van Dyke Show, My Three Sons, The Beverly Hillbillies, Bonanza (bi kapitulutan, 6. denboraldiko 21. kapituluan, adibidez: "The Search", 1965), The Man from U.N.C.L.E., Medical Center, Kojak, Columbo, McMillan & Wife, Quincy, M.E., Starsky & Hutch, The Incredible Hulk, eta Branded.

1958an, Albright Peter Gunn telesailean aritu zen. Edie Hart zen telesailean; Peter Gunn protagonistaren intereseko gaueko club bateko abeslaria. 114 kapituluetan, Albrightek 38 kapitulutan abestu zuen, non jazzeko kantu klasikoen bertsioak egin zituen, besteak beste, honako kantu hauenak: How High the Moon, A Good Man Is Hard to Find, Easy Street eta Day In, Day Out.

Dorothy Malone aktoreak ebakuntza bat izan behar zuela-eta, Albrightek ordezkatu zuen Peyton Place prime timeko telesailean; Constance MacKenzieren papera antzeztu zuen. Sasoi hartan, Albrightek adierazi zuen hori izan zela antzezle ibilbidean izan zuen erronkarik handienetako bat. Horren ostean, filmeetan eta telebistako saioetan aritu zen, harik eta 1984an erretiroa hartu zuen arte.

Columbia Records-ek kantari gisa kontratatu zuen Albright, eta Lola wants you diskoa atera zuen 1957an. Horren ondoren, eta Peter Gunn telesailean izan zituen papera eta emanaldiak tarteko, bigarren diskoa atera zuen: Dreamsville (1959); hain zuzen, Henry Mancinik egin zituen konponketak, eta haren orkestrak jo zuen.[2] Albright izan zen, hain justu, Mancinik filmetako soinu-bandetatik aparte prestatu zituen kantuen abeslari bakanetako bat.

1959an, Albright Emmy sarietarako izendatu zuten Serie Dramatiko bateko Aktore Laguntzailerik Onenaren kategorian Peter Gunn telesailean egin zuen antzezpenagatik. 1966an, Berlingo 16. Nazioarteko Film Festibalean Aktore Onenaren Zilarrezko Hartza[5] eskuratu zuen Lord Love a Duck laneko antzezpenagatik.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albright hiru aldiz ezkondu eta dibortziatu zen. Lehen aldiz, Warren Dean Cleveland irratiko aurkezlearekin ezkondu zen, 1944an. 1949an dibortziatu ziren. 1951tik 1958ra, Jack Carson aktorearekin ezkonduta egon zen; The Good Humor Man (1950) filmean elkarrekin aritu ziren lanean. (Beste iturri batzuen arabera, 1952ko abuztuaren 1ean ezkondu ziren, eta 1958ko azaroaren 10ean dibortziatu). Hirugarren senarra Bill Chadney izan zen; Emmett piano-jotzailearen rola izan zuen Peter Gunn telesailean. 1961eko maiatzaren 19an ezkondu ziren, eta 1975ean banandu ziren.

Erretiroa hartu ondoren, Albright Toluca Lake barrutian bizi izan zen (Kalifornia). 2014. urtean, erori egin zen, eta bizkarrezurra hautsi zuen; horren eraginez, osasun-egoera okertu zitzaion, eta hiru urteren buruan hil zen.

2017ko martxoaren 23an, etxean hil zen, kausa naturalen ondorioz, 92 urte zituela.[6]

Filmak
Urtea Izenburua Papera
1947 The Unfinished Dance Moda-etxe bateko bazkidea
1948 The Pirate Manuelaren laguna
Easter Parade Burukoen modeloa
Julia Misbehaves Manikia
1949 Champion Palmer
Tulsa Candy Williams
The Girl from Jones Beach Vickie
Bodyhold Mary Simmons
1950 The Good Humor Man Margie Bellew
Beauty on Parade Kay Woodstock
When You're Smiling Peggy Martin
He's a Cockeyed Wonder Gidatze-filmeko aktorea
The Killer That Stalked New York Francie Bennet
Sierra Passage Ann Walker
1952 Arctic Flight Martha Raymond
1953 The Silver Whip Waco
1955 Treasure of Ruby Hills May
The Magnificent Matador Mona Wilton
The Tender Trap Poppy Masters
1957 Pawnee Meg Alden
The Monolith Monsters Cathy Barrett
Oregon Passage Sylvia Dane
1958 Seven Guns to Mesa Julie Westcott
1961 A Cold Wind in August Iris Hartford
1962 Kid Galahad Dolly Fletcher
1964 Joy House Barbara
1966 Lord Love a Duck Marie Greene
1967 The Way West Rebecca 'Becky' Evans
The Money Jungle Peggy Lido
1968 Where Were You When the Lights Went Out? Roberta Lane
The Impossible Years Alice Kingsley
The Helicopter Spies Azalea

Short subjects:

  • The Soundman (1950)
  • Screen Snapshots: Hollywood Cowboy Stars (1955)
  • Filmmaking on the Riviera (1964)
Telebista
Urtea Izenburua Papera Oharrak
1951 Lux Video Theatre Jennifer Kapitulua: "Inside Story"
Lux Video Theatre Miriam Kapitulua: "Stolen Years"
Armstrong Circle Theatre Kapitulua: "Twenty-One Days"
1952 All Star Revue Abeslari gonbidatua Kapitulua: "2.24"
Tales of Tomorrow Carol Williams Kapitulua: "The Miraculous Serum"
1953 Racket Squad Nancy Metcalfe Kapitulua: "The System"
1954 Fireside Theatre Joyce Kapitulua: "Invitation to Marriage"
The Pepsi-Cola Playhouse Jane Kapitulua: "Borrow My Car"
Duffy's Tavern Kapitulua: Archie Faces Marriage
Adventures of the Falcon Kapitulua: "The Golden Phony"
1955 The Bob Cummings Show Kay Michaels Kapituluak: "Bob Meets Fonda's Sister", "Too Many Cooks", "Bob Falls in Love", "Hawaii Calls" eta "Wedding, Wedding, Who's Having a Wedding?"
Screen Directors Playhouse Nancy Wheeler Kapitulua: "Arroyo"
It's a Great Life Marilyn Kapitulua: "Double Date"
Gunsmoke Lucy Hunt Kapitulua: "Reed Survives"
1956 The Bob Cummings Show Kay Michaels Kapitulua: "The Letter"
Four Star Playhouse Beverly Hudson Kapitulua: "No Limit"
The People's Choice Dantzaria Kapitulua: "Sock, the Budget Balancer"
Celebrity Playhouse Kapitulua: "Girl at Large"
The Red Skelton Hour Gonbidatua (bere buruaren izenean) Kapitulua: "Willie Resists Girls"
The Red Skelton Hour Priscilla Kapitulua: "The First Thanksgiving or Thanksgiving with the Pilgrims"
1957 The Bob Cummings Show Kay Michaels Kapitulua: "Bob Calls Kay's Bluff"
The Red Skelton Hour Atzerriko espioia Kapitulua: "Bolivar the Repairman"
Code 3 Carol Kapitulua: "Sunset Strip"
1958 The Thin Man Katherine West Kapitulua: "The Tennis Champ"
Panic! Karen Adams Kapitulua: "Fingerprints"
Target Kapitulua: "The Jewel Thief "
Peter Gunn Edie Hart Kapituluak: "The Kill", "Streetcar Jones", "The Vicious Dog", "The Blind Pianist", "The Frog", "Lynn's Blues", "Rough Buck", "Image of Sally", "The Man with the Scar", "The Torch", "The Leaper".
1959 Peter Gunn Edie Hart Kapituluak: "The Fuse", "Let's Kill Timothy", "Murder on the Midway", "Pecos Pete", "Scuba", "Edie Finds a Corpse", "The Ugly Frame", "The Lederer Story", "Breakout", "Skin Deep", "February Girl", "Love Me to Death", "The Family Affair", "Lady Windbell's Fan", "Bullet for a Badge", "Kill from Nowhere", "Vendetta", "The Coffin", "The Portrait", "Protection", "Crisscross", "Edge of the Knife", "Death Is a Red Rose", "The Feathered Doll", "Kidnap", "The Rifle", "The Game", "The Price Is Murder", "The Briefcase", "The Wolfe Case".
1960 Peter Gunn Edie Hart Kapituluak: "Hot Money", "Spell of Murder", "Sentenced", "The Hunt", "Sing a Song of Murder", "The Long, Long Ride", "The Deadly Proposition", "The Murder Clause", "The Dummy", "Slight Touch of Homicide", "Wings of an Angel", "Death Watch", "Witness in the Window", "Send a Thief", "The Semi-Private Eye", "The Heiress", "Baby Shoes", "The Passenger", "The Maître d'", "The Candidate", "The Judgement", "The Death Frame", "Death Across the Board", "The Long Green Kill", "Take Five for Murder", "Dream Big", "Dream Deadly", "Sepi".
Michael Shayne Marie Leonard Kapitulua: "Framed in Blood"
1961 Peter Gunn Edie Hart Kapituluak: "The Royal Roust", "Bullet in Escrow", "I Know It's Murder", "A Kill and a Half", "The Deep End", "Portrait in Leather", "Come Dance with Me and Die", "Cry Love, Cry Murder", "A Penny Saved", "Short a Motive", "The Most Deadly Angel", "Till Death Do Us Part", "Death Is a Four Letter Word", "Deadly Intrusion", "Voodoo", "Murder on the Line".
The United States Steel Hour Kapitulua: "Famous"
King of Diamonds Margie Howard Kapitulua: "The Wizard of Ice"
The Detectives Edna Craven Kapitulua: "The Queen of Craven Point"
Adventures in Paradise Nita Graham Kapitulua: "One Way Ticket"
General Electric Theater Cathy Armstrong Kapitulua: "Cat in the Cradle"
1962 Alfred Hitchcock Presents Lisa 7. denboraldiko 18. kapitulua: "The Woman Who Wanted to Live"
Saints and Sinners Emily Fielder Kapitulua: "Dear George, the Siamese Cat Is Missing"
My Three Sons Paulette Francis Kapitulua: "Going Steady"
The Alfred Hitchcock Hour Ruth Burke 1. denboraldiko 9. kapitulua: "The Black Curtain"
1963 The Beverly Hillbillies Gloria Buckles Kapitulua: "Granny's Spring Tonic"
The Third Man Edie Kapitulua: "The Way of McEagle"
The Eleventh Hour Lillian Marnell Kapitulua: " Cold Hands, Warm Heart"
Burke's Law Shirley Mills Kapitulua: "Who Killed Harris Crown?"
1964 Burke's Law Jennifer Carlisle Kapitulua: "Who Killed WHO IV?"
Burke's Law Eve Chapin Kapitulua: " Who Killed Cassandra Cass?"
The Alfred Hitchcock Hour Eva Martin 3. denboraldiko 8. kapitulua: "Misadventure"
The Dick Van Dyke Show Paula Marshall Kapitulua: "How to Spank a Star"
Dr. Kildare Gertrude Carey Kapitulua: "A Nickel's Worth of Prayer"
Rawhide Maribelle Ashton-Warner Kapitulua: "Incident of the Banker"
Mr. Broadway Duff Daniels Kapitulua: "Sticks and Stones May Break My Bones"
Wagon Train Leonora Parkman Kapitulua: " Those Who Stay Behind"
1965 Burke's Law Peggy Frost Kapitulua: "Who Killed Mother Goose?"
Burke's Law DeeDee Booker Kapitulua: "Who Killed Nobody Somehow?"
Laredo Lilah Evans Kapitulua: "Above the Law"
Will Banner Telebistako filma
Rawhide Lottie Denton Kapitulua: "The Gray Rock Hotel"
Branded Ann Williams Kapitulua: "Mightier Than the Sword"
Bonanza Ann Kapitulua: "The Search"
Peyton Place Constance Mackenzie Carson Kapituluak: "2.39", "2.40","2.41" (kredituetan bakarrik), "2.42", "2.43" (kredituetan bakarrik), "2.44", "2.45", "2.46" (kredituetan bakarrik), "2.47", "2.48" (kredituetan bakarrik).
1966 Peyton Place Constance Mackenzie Carson Kapituluak: "2.49", "2.50" (kredituetan bakarrik), "2.51" (kredituetan bakarrik), "2.52".
Branded Ann Williams Kapituluak: "Kellie" eta "Cowards Die Many Times".
Bob Hope Presents the Chrysler Theatre Edith Woodland Kapituluak: "Runaway Boy"
1967 How I Spent My Summer Vacation Mrs. Pine Telebistako filma
Bonanza Dolly Bantree Kapitulua: "A Bride for Buford"
Bob Hope Presents the Chrysler Theatre Vickie Tate Kapitulua: "To Sleep, Perchance to Scream"
The Man from U.N.C.L.E. Azalea Kapituluak: The Prince of Darkness Affair: I. eta II. zatiak. 1968an estreinatu zen, The Helicopter Spies film gisa.
Ready and Willing Wilma O'Brien Telebistako filma
Cimarron Strip Stacey Houston Kapitulua: "The Beast That Walks Like a Man"
1972 Medical Center Madeline Barris Kapitulua: " Condemned"
1973 The ABC Afternoon Playbreak Mary Fiske Kapitulua: "My Secret Mother"
Kojak Celia Lamb Kapitulua: "The Corrupter"
1974 Medical Center Grace Kapitulua: "No Escape"
1975 The Nurse Killer Hannah Telebistako filma
Police Story Minnie Kapitulua: "The Cutting Edge"
1976 McMillan & Wife Nurse Fisher Kapitulua: "The Deadly Cure"
Starsky and Hutch Lola Turkel Kapitulua: "Bounty Hunter"
Columbo Clare Daley Kapitulua: "Fade in to Murder"
1977 Delta County, U.S.A. Dossie Wilson Telebistako filma
Terraces Dorothea Cabe Telebistako filma
1978 Switch Millie Tate Kapituluak: "Who Killed Lila Craig?"
1981 The Incredible Hulk (1978 TV series) Elizabeth Collins Kapituluak: "The First Parts 1 and 2"
1983 Quincy M.E. Liz McKenna Kapitulua: "Murder on Ice"
1984 Airwolf Beatrice Moretti Kapitulua: "Sins of the Past", (telebistako azken agerraldia)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Barnes, Mike. (2017-03-24). «Lola Albright, Sultry Actress in ‘Peter Gunn’ and Kirk Douglas’ ‘Champion,’ Dies at 92» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  2. a b «Article clipped from Independent Star-News» Independent Star-News: 96. 1961-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  3. a b (Ingelesez) Bergan, Ronald. (2017-03-31). «Lola Albright obituary» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  4. (Ingelesez) Schudel, Matt. (2023-05-24). «Lola Albright, alluring actress in stylish ‘Peter Gunn’ TV series, dies at 92» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  5. «| Berlinale | Archive | Annual Archives | 1966 | Prize Winners» web.archive.org 2011-04-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  6. (Ingelesez) McNary, Dave. (2017-03-24). «‘Peter Gunn’ Star Lola Albright Dies at 92» Variety (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]