(Translated by https://www.hiragana.jp/)
EAJ–EA - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

EAJ–EA

Wikipedia, Entziklopedia askea
EAJ–EA
Euzko Alderdi Jeltzalea–Eusko Alkartasuna
Datuak
Motakoalizio politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiaeuskal abertzaletasuna, ororen alderdia, sozialdemokrazia, zentrismoa
Kide kopuruaEuzko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna
Historia
Sorrera1999ko martxoaren 13a
Desagerpena2006ko abuztuaren 31
Koloreak    

Euzko Alderdi Jeltzalea–Eusko Alkartasuna (EAJ–EA) koalizioa 1999 eta 2006 bitartean indarrean egon zen Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) eta Eusko Alkartasunaren (EA) arteko aliantza izan zen. Koalizioa indarrean egon zen Eusko Legebiltzarrerako zein Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, baita udal zein foru-hauteskundeetan ere, ez ordea hauteskunde orokorretan. Era berean, 1999ko Europako Parlamenturako hauteskundeetara ere bi alderdiak elkarrekin aurkeztu ziren. Izen ofiziala Euzko Alderdi Jeltzalea/Partido Nacionalista Vasco–Eusko Alkartasuna zuen (EAJ/PNV–EA) EAEn, Nafarroan aldiz Eusko Alkartasuna–Euzko Alderdi Jeltzalea/Partido Nacionalista Vasco (EA–EAJ/PNV). Ildo horri jarraituz, EAJ–EA izena hartzen zuen EAJ indartsuagoa zen lekuetan, eta EA–EAJ izena EA indartsuagoa zen lekuetan. Zenbait udaletan, bereziki herri txikietan, alderdi bakoitza bere aldetik aurkeztu ohi zen.

Alderdia
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
Eusko Alkartasuna (EA)

1986an EAJren zatiketa gertatu zen, eta Carlos Garaikoetxea lehendakariak EA alderdia sortu zuen. 1991n bi alderdiek gobernu-ituna sinatu zuten Eusko Jaurlaritzarako, baina Ardanza lehendakariak EA gobernutik bota zuen ezker abertzalearengana hurbiltzea egotzita. 1994 eta 1998an bi alderdiek berriz ere gobernua partekatu zuten, baina 1998ko hauteskundeetan biek eserlekuak galdu zituzten PPren, EHren eta PSEren mesedetan.

Egoera horretan, 1999ko martxoaren 13an EAJ eta EAk 1999ko udal eta foru hauteskundeetara, tartean Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetara, zerrenda bateratuak aurkezteko akordioa sinatu zuten Bilboko Carlton hotelean. Xabier Arzalluz EAJren EBBko lehendakariak eta Carlos Garaikoetxea EAko lehendakariak lau urtetarako lankidetza-ituna sinatu zuten, Hego Euskal Herriko "mapa politikoa aldatzeko" helburuarekin, bake prozesuan sakontzeko asmoz.[1] 1999ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan ere bi alderdiak hautagaitza berean aurkeztu ziren, "Koalizio Nazionalista - Herrien Europa" koalizioan, ERC eta Unió Mallorquina alderdiekin batera.

1999ko udal eta foru-hauteskundeetan ez zituzten esperotako emaitzak lortu, eta alkatetza batzuk berreskuratu arren orotara ordezkari-kopuruan behera egin zuten. Europako hauteskundeetan aldiz Koalizio Nazionalista - Herrien Europa hautagaitzak 2 eserleku eskuratu zituen eta lehen indarra izan zen EAEn. Nafarroako Parlamentuan, aldiz, eserleku bat gehiago eskuratu zuten.

2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bi alderdiek 1998an lortutako emaitzak nabarmen hobetu zituzten, 600.000 botoko langa gainditu baitzuten, hautagaitza abertzale batek inoiz lortutako emaitza onena, eta 33 eserlekurekin Juan José Ibarretxe lehendakaritzan mantendu zuten. 2005eko hauteskundeetan lau eserleku galdu zituzten, baina hala ere koalizioa lehen indarra izan zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara zerrenda bateratuak aurkeztu arren, gerora alderdi bakoitzak bere legebiltzar taldea osatzen zuen.

2007ko udal eta foru-hauteskundeen aurretik EAren zuzendaritzak koalizioa desegiteko erabakia hartu zuen, 2006ko abuztuaren 31n egindako bozketan.[2][3]

Hauteskundeetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Legebiltzarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Data Botoak Aulkiak Egoera Postua Hautagaia Oharrak
# % ±ep # ±
2001 604,222 %42.72 +6.02
33 / 75
6 Gobernua 1.a Juan José Ibarretxe EAJrentzat 26 eserleku, EArentzat 7
2005 468,117 %38.67 -4.05
29 / 75
4 Gobernua 1.a Juan José Ibarretxe EAJrentzat 22 eserleku, EArentzat 7

Nafarroako Parlamentua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Data Botoak Aulkiak Egoera Postua Hautagaia Oharrak
# % ±ep # ±
1999 16,512 %5.44 -0.11
3 / 50
1 Oposizioa 6.a Begoña Errazti 3 eserlekuak EArentzat
2003 22,824 %7.61 +2.17
4 / 50
1 Oposizioa 6.a Begoña Errazti EArentzat 3 eserleku, EAJrentzat 1

Udal hauteskundeak (EAEko emaitzak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Data Botoak Zinegotziak Postua Oharrak
# % #
1999 264,647 %23.09
378 / 2.540
1.a Horretaz gain, banaturik aurkeztutako herrietanː
  • EAJː 96,817 boto (%8.45), 616 zinegotzi
  • EAː 36,116 boto (%3.15), 141 zinegotzi
2003 398,204 %35.58
875 / 2.566
1.a Horretaz gain, banaturik aurkeztutako herrietanː
  • EAJː 75,635 boto (%6.76), 629 zinegotzi
  • EAː 24,634 (%2.20), 103 zinegotzi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1999-03-14). «PNV y EA sellan un pacto electoral para frenar al PP en el País Vasco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
  2. (Gaztelaniaz) «PNV-EA: Termina una coalición de siete años» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
  3. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2006-09-01). «EA rompe su coalición electoral con el PNV y acudirá sola a las municipales» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]