(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Akta (bilera) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Akta (bilera)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Akta bilera formal batean eztabaidatu diren gaiak eta adostu diren hitzarmenak jasotzen dituen dokumentu idatzia da. Helburua bileran gertatutakoa erregistratzea eta adostutako hitzarmenak balioztatzea da. Akta mota hauek erabiltzen duten erakundeak anitz dira, legebiltzar batetik auzokide komunitate batera. Batzar formaletan idazten dira aktak eta idazkera formal batean, erregistro jaso batean, idatzi ohi dira. Akta gehienak akta liburu batean bildu ohi dira baina akta guztiak dokumentu independenteak izatea ere posiblea da.

  • Bilera burutzen den bitartean, idazkariak bileran aspektu garrantzitsuen ohar batzuk hartzen ditu eta bilera amaitu ondoren, hartutako ohar horiekin, gero akta idatziko du.
  • Parlamentuko asanbladetan gertatzen diren debateetan, aipatutako guztia agertzen da, hitzez hitz, idatziz. Akta berezi horiei egunerokoa deitzen zaie.
  • Normalean, aktaren hasieran bilera egitera deitu duen entitateen izenak agertuko dira, eta zehaztuko da batzarra non egingo den eta noiz, data eta ordua. Deitutakoen zerrenda ere ager daiteke.
  • Akta idazterakoan, gai zerrenda zein zen jasotzen da, aipatutako puntu guztiekin. Puntu garrantzitsuenak hasieran agertu ohi dira.
  • Aktan, bileran esandakoak eta adostutakoak jasotzen dira. Normalean gertatu den ordenan edo bestela, idazkariaren erabakiz, ordena koherenteago batean.
  • Bozketa gauzatu bada botoen zenbaketa agertu daiteke baina askotan datu hori saihesten da.
  • Aktetan, amaitzeko, bileraren amaieraren ordua zehazten duen ohar bat idazten da eta idazkariaren eta bilerara deitu duen pertsonaren sinadura agertu behar da gutxienez.
  • Akta idatzi ondoren, bilera horretan edo hurrengoan irakurtzen da osaturiko akta eta honen onarpena edo ezespena egiten da. Ezesten bada, berriz idatzi behar da akta eta hurrengo bileran berriz irakurtzen da eta onarpena edo ezespena egiten da berriz.


Gehienetan, hurrengo batzar formaleko gai ordenaren lehen puntua aurreko akta onartzea eta sinatzea izaten da. Gutxitan botatzen da atzera idazkariak jasotako akta.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]