(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Edda - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Edda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edda prosaikoa

Eddak, eskandinaviar mitologiarekin lotutako istorio bildumak dira. Izen honekin, bi Erdi Aroko islandiar bilduma literario ezagutzen dira, elkarrekin eskandinaviar mitologia ezagutzeko corpusik garrantzitsuena eratzen dutenak.

Gaur egun galdua dagoen ahozko narrazioaren antzinako tradizio eskaldikoaren atalkako zatiak dira, istorio hauetako batzuk kontserbatu zituzten adituek bildua eta idatzia izan zena.

Bildumak bi dira: Edda prosaikoa (Edda txikia edo Snorriren Edda izenarekin ere ezaguna), eta Edda poetikoa (Edda nagusi edo Saemunden Edda izenarekin ere ezagutzen dena). Berez, Edda izena, Snorrik idatzitakoari eman zitzaion, baina ondoren poetikoari ere bai.

Edda poetikoan, antzina-antzinako olerkiak bilduak daude, heroi eta mitologiari buruzkoak, egile ezezagun batek eginda 1250ean.

Snorriren Edda, Snorri Sturlusonek (1179-1241) idatzi zuen, 1220 edo 1225 inguruan. Ez dira olerkiak, baizik eta hitz lauz idatzitakoak. Olerkarientzako gomendio asko du, Snorri olerkari gerlaria, hitz lauz eginiko bilduma honekin, estilo tradizional eskaldikoan olerkariak prestatzen saiatu baitzen. Olerkaritza eskaldikoa IX. mendetik datatua dagoen olerkaritza mota bat da, oso ezaguna Islandian.

Badaude zenbait teoria Edda hitzaren jatorriari buruz. Teoria batek 'amona handia' (Rig) esan nahi duen hitzaren berdin-berdina dela dio. Beste batek, Eddak 'poetika' esan nahi duela argudiatzen du. Hirugarren batek, Oddiren liburua esan nahi duela, non Oddi, Snorri Sturluson hezia izan zen tokia den.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]