(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Italiar kafegailu - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Italiar kafegailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Italiar kafegailu
Kafe-makina
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAlfonso Bialetti
Historia
Sorrera1933

Italiar kafegailua edo moka kafegailua, "macchinetta" (makinatxoa) izenez ere ezaguna, kafea egiteko makina bat da. Kafegailu espresaren antzera, kafea lurrunez presurizatutako ur irakina pasaraziz egiten du. Asmakizuna, Alfonso Bialetti asmatzaileak patentatu zuen 1933an Italian; honen konpainiak, Bialettik, eredu bera ekoizten jarraitzen duelarik ("Moka Express" deitua). Moka kafe-makina Italiako kulturaren oinarrizko elementuetako bat bihurtu da[1].

Italian agertu bazen ere, moka kafe-makina bereziki ezaguna da gaur egun Europan eta Latinoamerikan. Diseinu ikoniko bihurtu da, diseinu eta sarritan agertzen da arte industrialeko museoetan, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan, Cooper-Hewitt Diseinu Museo Nazionalean, Design Museumean[2] eta Londresko Zientzien Museoan kasu. Neurri ugariko kafegailuak daude, 50 mililitroko katilu batetik hamazortzira bitarte. Jatorrizko diseinua eta gaur egungo modelo asko eta asko aluminiozkoak dira eta bakelitazko heldulekuak dituzte, erresistentzia termiko ona duen plastiko sintetiko mota bat.

Kafe makinak hiru atal ditu: urez betetzeko ontzi bat, haren gainean jartzen den kafearentzako iragazkia eta, azkenik, alderantzizko enbutu bat duen ontzia, prozesuaren amaieran kafea gordeko duen atala.

Beheko ontzia urez beteko dugu, segurtasun markaraino. Ondoren, bere gainean enbutu txikia duen iragazkia jarriko dugu, kafe xehetuz betea. Kafearen kalitateak baldintzatuko du azken produktua, beraz pauso honetan erabiltzen den kafeak berebiziko garrantzia du. Ondoren, goiko atala jarriko diogu eta ondo itxi.

Kafegailua sutan jarriko dugu eta behean dagoen ura irakiten hasten denean, sortzen duen lurrun-presioak azpian daukan ura ateratzera behartuko du, duen zulo bakarretik: goian daukan iragazkiko enbutuaren tutua. Bertan ur bero hori kafearekin nahasiko da. Presioaren indarrez, berriro ere gorantz egingo du, eta perkolazioz goian dagoen ontzia beteko du, behean urik geratzen ez den arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Company Story» www.bialetti.it (Noiz kontsultatua: 2020-06-21).
  2. (Ingelesez) Greenbaum, Hilary. (2011-09-01). «Who Made That Moka Express?» The 6th Floor Blog (Noiz kontsultatua: 2020-06-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]