(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Pegasoferae - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Pegasoferae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pegasoferae
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
Kladoa Pegasoferae
[[Masami Hasegawa, Norihiro Okada, Hidenori Nishihara|]], 2006
Azpibanaketa

Pegasoferae berriki proposaturiko ugaztun klado bat da, ikerketa genomikoan oinarritua. Autoreek proposatzen dutenez klado bada klado bat saguzarrak (Chiroptera), katu eta txakurrak bezalako haragijaleak (Carnivora ordena), zaldiak, errinozeroak eta beste antzeko animalia batzuk (Perissodactyla) eta pangolinak (Pholidota ordena) biltzen dituena. Honen arabera zaldi eta enparauen ahaiderik gertuenak haragijaleak dira. Lehenago Chiroptera ordena Insectivorarekin taldekatuko litzateke (gaur egun Eulipotyphla ordenan sarturik daude geratzen direnak) eta zaldiak-eta Artiodactylarekin batera. Talde hau ez da ziurra, hala ere.

Izena Pegaso izaki mitologikotik eratorria da eta saguzarrak eta zaldiak talde berean sartzearen metafora litzateke. Bigarren zatiak Ferae taldeari egiten dio erreferentzia.

   Laurasiatheria   

 Eulipotyphla

   Ferungulata   
   Pegasoferae   

 Chiroptera

   Zooamata   
   Ferae   

 Carnivora

 Pholidota

 Perissodactyla    

 Cetartiodactyla