(Translated by https://www.hiragana.jp/)
(84522) 2002 TC302 - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

(84522) 2002 TC302

Wikipedia, Entziklopedia askea
(84522) 2002 TC302
Aurkikuntza
AurkitzaileaM. E. Brown
C. A. Trujillo
D. L. Rabinowitz
Aurkikuntza tokiaPalomar Behatokia
(Kalifornia, AEB)
Aurkikuntza data2002ko urriak 9
Izendapenak
Planetoide izendapena(84522) 2002 TC302
Planetoide sailkapenaNHO[1]
2:5 erresonante[2][3]
Ezaugarri orbitalak[1]
Garaia: 2021eko uztailak 1
Afelioa71.382 UA
Perihelioa39.169 UA
Apoapsis?
55.275 UA
Eszentrikotasuna0.2914
410.97 urte
(150,105 egun)
Batezbesteko abiadura orbitala
0º 0m 8.64s / egun
321.19º
Makurdura orbitala34.993º
23.801º
Periapside denbora
2058ko abenduak 14
Perihelioaren argumentua
86.312º
Ezaugarri fisikoak
Neurriak543.2 km x 459.5 km[4]
Batezbesteko erradioa
249.8 km[4]
292.1+52.8
−44.0
km[5]
Errotazio periodoa
56.1 ordu
Albedoa0.147[4]
0.115+0.047
−0.033
[5]
Espektro mota
IR (gorrixka)[6]
B–V=1.03[7]
V–R=0.67[7]
20.5
3.94[1]
4.23[4]
4.17±0.10[5]

(84522) 2002 TC302, behin-behinean 2002 TC302 izendatua izandakoa, Neptunoz haraindiko objektu handia da, bai eta planeta nano izateko hautagaia ere, Eguzki-sistemaren kanpoaldenean kokaturikoa. 2002ko urriaren 9an aurkitu zen, Mike Brown, Chad Trujillo eta David Rabinowitz astronomo estatubatuarren bidez, Kaliforniako Palomar Behatokian.[8][9] Neptunoz haraindiko objektu honek 2:5 ereduko orbita-erresonantzia mantentzen du Neptunorekin. Kolore gorrixka dauka, 56.1 orduko errotazio-periodoarekin eta, gutxienez, 500 kilometroko diametroa du.

Orbita eta sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002 TC302 objektuak 39.2–71.4 unitate astronomikotara (UA) du Eguzkiaren inguruko orbita, orbita behin betez 410 urte eta 12 hilabete bakoitzeko (edo 150,105 eguneko), 55.28 UAko ardatzerdi handiarekin. Bere orbitak 0.29ko eszentrikotasuna du, bai eta 35ºko makurdura ere ekliptikarekiko. 2058ko abenduan bere periheliora ailegatuko da; hau da, Eguzkiarekiko daukan distantziarik txikiena, 39.2 UAtara. Distantzia hau, Plutonen ardatzerdi handiaren antzeko balioa da; hau da, Plutonek, bere orbitan zehar, erakusten duen Eguzkiarekiko batazbesteko distantzia.[10] NHO ezberdinek Eguzkiaren inguruan duten orbita luzeak kontutan hartuz, 2002 TC302 oposizioan agertzen da urteroko urri amaieran, 20.5eko itxurazko magnitudean.[11]

Planeta Txikien Zentroak (MPC) zein Deep Ecliptic Survey proiektuek (DES) planeta nano izateko hautagai erresonante honek Neptunorekin 2:5 ereduko erresonantzia bat erakusten duela aztertu dute; hau da, bi orbita betetzen ditu objektuak Neptunoren bost orbitako.[11][12][13]

2002 TC302ren mugimendua Neptunorekiko 2002 TC302ren mugimendua Neptunorekiko
2002 TC302ren mugimendua Neptunorekiko


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]