AOL Interneten aitzindarietako bat izan zen 1990eko hamarkadan, eta (une jakin batean) Estatu Batuetako marka ezagunena izan zen sarean. AOLek, garai batean, internet bidezko dial-up zerbitzua eskaini zien milioika estatubatuarri, eta aitzindaria izan zen bat-bateko mezularitza eta chatroomakAOL Instant Messanger (AIM) enpresarekin. 1998an, AOLek Netscape erosi zuen 4.200 mila dolarren truke.
2015eko ekainaren 23an, Verizon Communicationsek AOL erosi zuen, 4.400 milioi dolarren truke. 2021eko maiatzaren 3an, Verizonek Apollo Global Management enpresa pribatuari Yahoo eta AOL salduko zizkiola iragarri zuen, 5.000 milioi dolarren truke. 2021eko irailaren 1ean, AOL Yahoo! Inc berriaren parte bihurtu zen.