(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Abag zaldi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Abag zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abag zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Txina

Abaga zaldia, ( Txinera sinplifikatuaz: おもねともえ, Txinera tradizionalez: おもねともえ, Hanyu pinyinez: Abaga), Txinako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da. Mongoliar-txinar zaldiaren motako arraza da. Oro har kolore beltzeko zaldiak dira.

Mongoliar zaldiak baino handiago eta azkarragoak dira, lasterketetarako aukeratuak izan baitira. Gaur egun euren kopurua 4.000 ingurukoa da, beraz Abag zaldia zabalkunde txikiko arraza da.

Informazio gutxi dago zaldi arraza honen inguruan. Abaga ez da agertzen Rupak Khadkak Uppsala Unibertsitaterako egindako zaldi populazioen azterketan, ezta 2010. urteko abuztuan FAOrentzat egindakoan. DAD-IS2 datu-basean ere ez da aipatzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Valerie Porter, Lawrence Alderson, Stephen J.G. Hall et Dan Phillip Sponenberg, Mason's World Encyclopedia of Livestock Breeds and Breeding, CAB International, 2016ko martxoaren 9, 6e éd., 1 107 p. (ISBN 1-84593-466-0, OCLC 948839453), p. 452

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]