Achille Luchaire
Achille Luchaire | |||
---|---|---|---|
(1903) | |||
1895 - 1908ko azaroaren 13a ← Mathieu Auguste Geffroy (en) - Pierre Imbart de la Tour (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Denis Jean Achille Luchaire | ||
Jaiotza | former 10th arrondissement of Paris (en) eta Paris, 1846ko urriaren 4a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | rue Guynemer (en) eta Paris, 1908ko azaroaren 13a (62 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École normale supérieure | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filologoa eta historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Académie des sciences morales et politiques |
Denis Jean Achille Luchaire (Paris, Frantzia, 1846ko urriaren 4a — 1908ko azaroaren 13a) historialaria izan zen. Irakasle Bordelen (1879) eta Erdi Aroko historiaren irakasle Sorbonan (1889); Zientzia Moral eta Politikoen akademiko izendatu zuten 1895ean, eta Jean Reynaud saria jaso zuen.
Jakitun frantses haren lan erraldoiari esker eta hartan oinarrituta eraiki da antzinako Akitaniako inskripzioetako hizkuntza euskararekin zuzenean lotuta dagoelako hipotesia, oso epe laburrean bata bestearen ondotik kaleratu ziren bi lanetan: Les origines linguistiques de l'Aquitaine (1877) eta Étude sur les idiomes Pyrénées de la région française (1879). Bidenabar, euskara eta gaskoieraren artean dauden paralelo eta antzekotasun fonetikoetan oinarrituta, euskarak gaskoieraren sorreran izan zezakeen eraginaz ere ohartzeko gauza izan zen lanotan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gorrochategui, Joaquín. (1984). Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania. Bilbo: EHU, 74-78 or..