(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Aitziber Irigoras - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Aitziber Irigoras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitziber Irigoras


Durangoko alkate

2008ko maiatzaren 8a - 2019ko ekainaren 15a - Ima Garrastatxu Urbaneja
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitziber Irigoras Alberdi
JaiotzaDurango1973ko irailaren 9a (51 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea doktoretza : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea eta legelaria
Lantokia(k)Durango
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Aitziber Irigoras Alberdi (Durango, 1973ko irailaren 9a) bizkaitar legelari eta politikaria da.

Durangoko alkate izan zen 2008ko maiatzaren 8tik 2019ko ekainaren 15era arte, orduan ordezkatu baitzuen Ima Garrastatxu Urbaneja EH Bilduren hautagaiak. Juan Jose Ziarrusta aurreko alkatea hil ostean izendatu zuten alkate, EAJ alderdi berekoa —bera alkateordea zen une horretan—, eta haren aurrekoa gaixo egon zen bitartean ere, jarduneko alkatea izan zen. 2008ko maiatzaren 8an, ezohiko osoko bilkura batean, ANVren hautagaitzaren aurrean bere alderdiaren babes bakarrarekin izendatu zuten alkate, bigarren aukera izanik 3 botorekin.

Deustuko Unibertsitatean zuzendaritza ikasi ondoren, irakasle aritu zen.

2008an Juan Jose Ziarrusta alkatea hil eta gero, Durangoko alkate bilakatu zen. Geroago 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko hautatu zuten alkate berriro. Irigoras (EAJ) Bildu koalizioaren hautagai Urdaspal Bolinagari gailendu zitzaion, nahiz eta biek 8 boto eskuratu udal bilkuran (Bilduren hautagaiak Aralarren botoak ere jaso zituen), EAJ alderdirik bozkatuena izan baitzen.

2015eko hauteskundeen ondoren, berriro hautatu zuten alkate EAJren (8) eta PSE-EEren (2) zinegotzien babesarekin eta PPren (1) abstentzioari esker,[1] Guztira 5089 boto lortuz (% 36.98), 8 zinegotzirekin, eta PSE-EEren aldeko bi botoei esker iritsi zen alkatetzara, inbestiduran eta legegintzaldian bi alderdien artean lortutako akordioari esker. PSE-EEko Pilar Rios lehen alkateordea eta Gizarte Ekintzen arduraduna.

2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara EAJren Bizkaiko zerrendan aurkeztu zen, eserlekurik lortu gabe.[2] 2018ko otsailaren 15ean, EAJk Durangoko alkatetzarako hautagai gisa ez errepikatzeko asmoa iragarri zuen hedabideen aurrean, behin 2019rako udal hauteskundeak deitu ondoren, alderdiarentzako iragarpen txarrak zirela eta.

2019ko hauteskundeen ondoren, Ima Garrastatxu Urbaneja (EH Bildu) hautatu zuten alkate, EH Bilduren 7 boto eta Herriaren Eskubidearen 4 botoei esker.[3][4]

2023an Deustutuko Unibertsitateko Unibertsitate Komunitateko eta Agenda 2030eko errektoreorde lanetan hasi zen.[5] [6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ustekabe barik eratu dira hurrengo lau urteotarako udalbatzak Durangaldean - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  2. (Gaztelaniaz) Batzar, Euzkadi Buru. «www.eaj-pnv.eus» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  3. «EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak gobernu akordioa adostu dute Durangoko Udalean - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  4. (Gaztelaniaz) «[dotb.eus Ima Garrastatxu, EH Bildu, Alcaldesa de Durango tras 40 años del PNV | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb.eus 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  5. Mugalari. (2023-07-11). «La exalcaldesa de Durango Aitziber Irigoras toma hoy posesión del cargo de vicerrectora de la Universidad de Deusto» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  6. ISSN https://www.deusto.es/en/home/campus-life/news-events/news/deusto-celebra-la-toma-de-posesion-del-equipo-del-nuevo-rector-juan-jose-etxeberria/noticia..
  7. (Gaztelaniaz) H, elEconomista País Vasco / 19 jul 2023 / 13:54. «El equipo de Juan José Etxeberria, rector de Deusto, toma posesión» revistas.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]