(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Al-Hira - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Al-Hira

Koordenatuak: 31°59′N 44°23′E / 31.98°N 44.39°E / 31.98; 44.39
Wikipedia, Entziklopedia askea
Al-Hira
Kokapena
Estatu burujabe Irak
Governorate of IraqNajafeko probintzia
Koordenatuak31°59′N 44°23′E / 31.98°N 44.39°E / 31.98; 44.39
Map

Al-Hira (arabieraz: الحيرة‎al-Ḥīra[1]; asirieraz: Ḥīrtā; pehlevieraz: Hērt‎) Mesopotamiako antzinako hiria izan zen, gaur egun Kufa denaren hegoaldean kokatua, Irakeko erdialdean.

Al-Hira islam aurreko Arabiako historian hiri nabarmena izan zen. Herri arabiarrek mendeak zeramatzaten Ekialde Hurbil eta Ertaineko hego-ekialderantz emigratzen. Bertako biztanleek, aramearrek batez ere, jada arabiarren proportzio handia zuten Al-Hira kanpamendu militar batetik sortu zenean. Al-Hira Arabiatik kanpoko lehen estatu arabiarraren hiriburutzat hartzen da, Hatra, Palmira eta nabatear Petraren ondoren.

Al-Hira, IV. mendetik VII. mendera bitartean, Lakhmidarren Erresumako hiriburua izan zen. Hau Sasandar Inperioko basailu zen arabiar kristau erresuma izan zen, hegoaldeko arabiar nomadei eusten laguntzen ziona. Xapur II.ak (337-358) sasandar hamargarren enperadoreak Al-Hirahko lakhmidarrak onartu zituen.

Maysangoa (asirieraz: Mayšān) zen Mār Abdīšo Mār 'Abdārekin ikasi ondoren, Al-Hirara joan zen bizitzera. Han, begirune orokorra lortu zuen monasterio bat eraiki eta bizitza errukitsua bizi izan zuenean. 420an Bahram V.a sasandar enperadoreak al-Mundhir I.a ibn al-Nu'man lakhmidar erregearen laguntzari esker tronua lortu zuen. Bahramek, Seleuzia-Ktesifon (asirieraz: Salīq-Qṭēspōn) hiriburutik zetorrela, Bēṯ 'Arbī herritik gertu begirune handiz hartu zuen Mār Abdīšo santua.[2]

527tik aurrera, Al-Hirako lakhmidarrek ghassanidarrak, Siria eta Palestinako bizantziarrek babestutako beste arabiar dinastia, borrokatu zuten. Bi erresumak, Bizantziar eta Sasandar Inperioen arteko botere gerra luzean parte hartu zuten.

531n, Edesaren hegoaldean gertatu zen Kalinikoko guduan, sasandarrek Belisario bizantziar jeneral bizantziarra garaitu zuten. Horretarako Al-Hirako lakhmidarren laguntza izan zuten. 602an, Kosroes II.a xahanxahk al-Nu'man III.a kargutik kendu eta al-Hirah bere inperioari erantsi zitzaion.[3]

633ko maiatzean Al-Hirako guduaren ondoren, hiria erraz errenditu, eta Khalid ibn al-Walid komandantearen agindupean zegoen rasidar armadak hartu zuen. Harrezkero, izandako garrantzi guztia galdu zuen, sei kilometro ipar-ekialdera eta konkistatzaileek ezarritako goarnizio iraunkorretik sortutako Kufak ordezkatuta.[4]

Eliz-historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al-Hira edo Hirta Nestoriar Elizako apezpikutza baten egoitza izan zen IV. mendetik XI. mendera arte. Elizbarrutia Seleuzia-Ktesifon aitalehen-probintziakoa zen. Bertatik, monjeek eta predikariek nestoriar kristautasuna sartu zuten Arabian. Gaur egun, Irakeko elizbarruti katoliko baten egoitza da Al-Hira.

Al-Hira poeta eta letra-gizonen zentro ezaguna a ere izan zen, eta han garatu zuten arabierazko lehen idazkera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Thomas A. Carlson et al.. «Ḥirta — ܚܐܪܬܐ» The Syriac Gazetteer..
  2. (Ingelesez) Alcock, Anthony. (2014). The Chronicle of Seert. .
  3. (Ingelesez) Bosworth, Clifford Edmund, ed. The History of Al-Ṭabarī, Volume V: The Sāsānids, the Byzantines, the Lakhmids, and Yemen. State University of New York Press, 370–371 or. ISBN 978-0-7914-4355-2..
  4. (Ingelesez) Martindale, John R.; Jones, A.H.M.; Morris, John. (1992). The Prosopography of the Later Roman Empire: Volume III, AD 527–641. Cambridge University Press, 258 or. ISBN 0-521-20160-8..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Irak
Artikulu hau Irakeko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.