(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Alejandro Tapia Perurena - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Alejandro Tapia Perurena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander Tapia» orritik birbideratua)
Alejandro Tapia Perurena
Bizitza
JaiotzaIruñea1899ko abuztuaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaIruñea1957ko maiatzaren 21a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Genero artistikoaolerkigintza

Literaturaren Zubitegia: 423
Artikulu hau poetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alejandro Tapia».

Alejandro Tapia Perurena (Iruñea, Nafarroa, 1899ko abuztuaren 11 - ib., 1957ko maiatzaren 21a) euskal olerkaria izan zen. Aita Lesakarra eta ama Goizuetarra izan arren, hauek ez zieten seme-alabei euskera irakatsi eta Alejandrok bere kabuz ikasi behar izan zuen heltzaroan. Gaztetan zortzi urte eman zituen atzerrian ikasten, bost Parisen eta beste hiru Alemanian. Euskal Esnalea eta Yakintza aldizkarietan argitaratu zituen olerki ezagunenak: Zoriona (1925), Agur (1926), Gailurrarantz (1926), Miren Josune (1927), Txori mindua (1930), Olerkiaren Gana (1931), Askatasuna (1932), Olerkiak (1933), Biotzean min dut (1933), Lore igarra (1934), Orein zuria (1934), Urretxindorrak igeska (1934), Lore aiñako zera (1935), Lore bikaña (1935) eta Baztango mendiak (1936).

Joxemiel Bidadorrek dioenez, 1936ko gerrak Alejandro «hil zuen kulturalki. [...] Nahiz Vida Vasca aldizkarian bi ekarpen bakanak eskeini zizkigun, 1956. eta 1958. urteetan, argi aski esan daiteke gure gizonaren ibilbide literarioa 36.eko basakeri erdalzaleak eten zuela betiko. Harrez geroztik isiltasunik ozenenean iraun zuen 1957.eko maiatzaren 21ean zendu arteraino».[1]

Alejandro hil eta gero, Jose Maria Satrustegik haren antzerti lan bat aurkitu eta argitaratu zuen: Kattalin umezurtza, 1985ean argitaratua.[1][2]

  • Zoriona (1925)
  • Agur (1926)
  • Gailurrarantz (1926)
  • Miren Josune (1927)
  • Txori mindua (1930)
  • Olerkiaren Gana (1931)
  • Askatasuna (1932)
  • Olerkiak (1933)
  • Biotzean min dut (1933)
  • Lore igarra (1934)
  • Orein zuria (1934)
  • Urretxindorrak igeska (1934)
  • Lore aiñako zera (1935)
  • Lore bikaña (1935)
  • Baztango mendiak (1936)
  • Kattalin umezurtza (1985)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Joxemiel Bidador: «Alejandro Tapia Perurena olerkari iruindarraz», Euskaldunon Egunkaria, 1997-08-08.
  2. Kattalin umezurtza, Armiarma webgunean irakurgai.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]