Alexei Grigorievitx Orlov
Itxura
- Artikulu hau jeneralari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alexei Orlov».
Alexei Grigorievitx Orlov kondea (Lyutkino, 1737ko urriaren 5a–Mosku, 1808ko urtarrilaren 5a) Errusiako aitonen seme eta politikaria izan zen. Katalina II.a Handia Errusiako agintari ezarri zuen matxinadan parte hartu zuen bere anaia Grigorirekin batera, eta Petri III.a tsarra hil ondoren konde izendatu zuten. Turkiarren kontrako Kesmako itsas guduan garaipena lortu zuen eta Napoleon I.aren kontrako gerran milizien buruzagi izan zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |