(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Aliantza Berdea (Espainia) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Aliantza Berdea (Espainia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aliantza Berdea (Espainia)
Datuak
MotaEspainiako alderdi politikoa eta alderdi berdea
HerrialdeaEspainia
IdeologiaEkosozialismoa eta politika berdea
Kokapen politikoaezker politiko
Jarduera
Honen parteElkarrekin Ahal Dugu eta Sumar
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2021eko ekainaren 10a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: alianza.verde.es Twitter: AlianzaVerde_ Instagram: alianzaverde_es Edit the value on Wikidata

Aliantza Berdea (Alianza Verde gaztelaniaz) Espainiako alderdi politiko ekosozialista[1] bat da. Ezkerreko[1] alderdi hau 2021eko ekainaren 10ean sortu zen, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren barruan. Bere buruzagi eta koordinatzaile orokorra Juantxo López de Uralde diputatua da.

Alderdi hau Equo Elkarrekin Ahal Dugutik banandu zenean sortu zen, zenbait pertsonek koalizioan jarraitu nahi baitzuten marka ekologista propio baten barnean. Hala, Aliantza Berdea Equoko kide ohiekin batera gizarte-erakunde ekologistetako partaideekin osatu zen. Bitartean Equo Herrialde Gehiago alderdiarekin aurkeztu da 2019tik aurrera egindako hauteskunde orokor eta autonomikoetara.

Hasierako asmoa alderdi hau 2020an martxan jartzea bazen ere, COVID-19 pandemiak plazaratzea atzeratu egin zuen. Azkenean, 2021eko ekainaren 10ean, Madrilen aurkeztu zen Aliantza Berdea. Ekitaldi horretan Juan López de Uralde, Elkarrekin Ahal Duguko Arabako diputatua eta Kongresuko Trantsizio Ekologikoko batzordearen burua; Carmen Molina, Andaluziako legebiltzarkide ohia, eta Julià Alvaro, Valentziako Generalitateko ingurumen idazkari ohia, izan ziren. Lehenengoak koordinadore orokorraren ardura hartu zuen eta beste biek Andaluziako eta Valentziar Herriko lurralde-koordinadoreak. Horiekin batera, Aliantza Berdearen Batzorde Betearazlea era paritarioan osatzen dute Carmen Tejero, Los Verdesen militante historikoa, Fernando Rodrigo, Langile Komisioetako ISTAS institutuko ordezkaria, eta Beatriz del Hoyo, alderdiko komunikazio-arduraduna bihurtu zena.

Haien lehen hauteskundeak 2022ko Gaztela eta Leóngo autonomikoak izan ziren Elkarrekin Ahal Duguren parte gisa. Koalizio horrek diputatu bakarra eskuratu zuen (Ahal Duguren Pablo Fernández).[2][3][4] Andaluziako 2022ko hauteskundeei begira, Aliantza Berdeak Andaluziaren Alde koalizioan parte izan zen Ezker Batua, Ahal Dugu, Herrialde Gehiago, Andaluziar Herriaren Ekimena eta Equorekin batera.[5] Momentuz, euren ordezkaritza bakarra Juan López de Uraldek osatzen du. Horrez gain, 2023ko hauteskunde autonomikoetan Ahal Dugurekin bat egin du hainbat koaliziotan, hala nola Zurekin Nafarroa markaren barnean, baina oraindik kide minoritario bat da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Manifiesto fundacional "Sumar en verde": [1]