(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Altostratu - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Altostratu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altostratuak

Altostratuak
Altitudea: 2.000 eta 5.000 m artean
Prezipitazioa: Altoestratu lodienek zirimiria eragin dezakete
Laburdura: As
Ikurra:

Altostratuak (altostratus) erdi-mailako hodei estratiformeak dira. 2.000 eta 5.000 metro arteko garaieran eratzen dira eta 500-3000 metroko lodiera izaten dute. Gris koloreko geruza zabal uniformeak dira, apur bat ildoxkatuak, muga lausoak dituztenak. Eguzkiaren argia beira esmerilatuan zehar bezala iragaten da, lurrean itzalik sortu gabe.

Ez dira espezieak sailkatu baina mota desberdin batzuk izendatu dira:

  • Altostratus undulatus: uhin antzerako egitura ikusten zaie
  • Altostratus fibratus: zatikaturiko geruza da eta zeru tarteak agertzen dira.

Fronte beroaren edota okluituaren aurrean eratzen diren hodeiak dira. Aire masa egonkor bat gorantz igotzen hasten denean sortzen da. barnean duen hezetasuna kondentsatu egiten da eta hainbat geruza dituen hodei zabala eratzen da, ongi definitu gabea. Oso goian eratzen denez izotz kristalez osaturik egoten dira.

Prezipitazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prezipitazio arinak sortzen dira, askotan virga itxurakoak, hau da, lurrera iristen ez direnak.

Altostratuak trinkotu egiten badira ninbostratuak eratzeko arriskua dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]