(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Amélie Beaury-Saurel - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Amélie Beaury-Saurel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amélie Beaury-Saurel

Bizitza
JaiotzaBartzelona1848ko abenduaren 19a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 17. barrutia1924ko maiatzaren 30a (75 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Rodolphe Julian (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jules Lefebvre
Tony Robert-Fleury (mul) Itzuli
Jean-Paul Laurens
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaAkademizismoa
Genero artistikoaerretratua

Amélie Elise Anna Beaury-Saurel (Bartzelona, Katalunia, 1849koParis, 1924ko maiatzaren 30a) margolari frantsesa. Irmeta Beaury Saurel margolariaren ahizpa izan zen.

Lehenago Espainian eta Korsikan bizi izan zen arren, Bartzelonan jarri zirenean, 1843tik aurrera, alfonbra- eta tapiz-fabrika bat zuzentzen zuten, “Saurel, Beaury y Compañía” izenekoa. Geroago, 1849an, denda berri bat ireki zuten Madrilgo Montera kalean. J.P. Laurens Académie Julianekin, Léon Bonnati esker, erretratugile ospetsu egin zen berehala.[1]

Rodolphe Julianekin ezkondu zen 1895ean eta emakumeen tailerraz arduratu zen. Bere argitalpenetan, Marie Bashkirtseffek (Hau ere Julianen ikaslea) nolabaiteko errezeloz hitz egiten du "l 'espagnole" (espainolaz).[2]

Erretratugile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1889an, “Pasajes des Panoramas” tailerreko zuzendaria izan zen, senarrak zituen hainbat tailerretako bat. Haren kargu egon zen bitartean, ez zuen erretratugile-karrera eten.

Erretratugile gisa, Beaury-Saurelek enkarguz egindako lanak erakusten zituen Parisko urteroko aretoetan. Bere ereduen izaera leialki islatzeko zuen gaitasunagatik hunkituta sentitzen ziren arte-kritikari asko ezagutu zituen. Bere ibilbidearen amaieran, Amélie Beaury-Saurelek Séverine (Caroline Rémy de Guebhard) ekintzaile feministaren erretratua egin zuen. Paris – Musée Carnavalet); horrek adierazten zuen margolaria oso lotuta zegoela emakumearen eskubideen defendatzaile horrekin. Séverineren erretratua margotzeak Beaury-Saureli bere posizioa indartzeko balio izan zion, garai hartako pertsonaia garrantzitsuenetako batzuekin zuen harremana erakusten baitzuen. Izen handiko margolaria zen Léonce Bénediteren erretratua margotu zuenean (Parisko Luxenbourg Museoko zuzendaria). Berak “Dans le bleu” (1894) olio-pintura amaitu zuen, eta Parisko arte-esparruan kontrastatutako margolaria izan zen.[3]

1874an egin zuen debuta Parisko Aretoan, eta 1880tik aurrera artista garrantzitsutzat hartu zuten. Saloiko hirugarren domina izan zen 1885ean eta brontzezko domina 1889ko Erakusketa Unibertsalean.

Gilbert Dupuis. A. Beaury-Saurelek egina

Haren lanak nonahi erakusten ziren, eta gizarte-joera batzuk agertzen hasi ziren, eta, nahiz eta “Dans le bleu” obraren pertsonaia ez den identifikatu, zurrumurru batzuek diote bera izan daitekeela. Lan honek emakume bat erakusten du, mahai batean kokatua, agian kabaret batean edo kafe batean. Zigarro bat erretzen ari dela, kafe-katilu batez gozatuko du neskak.' Keinu hori oso probokatzailea da, jarduerak transmititzen duen emantzipazio sentsazioa adierazten du. Autoreak zigarriloaren kezko lainoan sartuta margotu zuen emakumea, eta, hala, emakume baten atmosfera sortu zuen, eguneroko bizitzan plazer-une batez gozatuz. Emakumea “emakume berriaren”, emakume sortzailearen, adibide bat da, bere pentsamenduak hartzeko gai dena eta sorkuntza-lan bat egiten duena. Hori dela eta, egileak, emantzipazio modernoaren ordezkari izanik, pastel hori misteriotsua eta adierazgarria da.

XIX. mendearen amaierako arte plastikoetako ekintzaile feminista nagusietako bat da, eta ahalegin handia egin zuen beste emakume batzuen sormen-lana bultzatzeko eta hezkuntza-eskubidea eta karrera profesionala margolari gisa defendatzeko.

Senarra hil zenean, Chateau Julian erosi zuen Lapaludeko herrian (han jaio zen senarra).[4] Senarra hil ondoren, bera izan zen “Académie Julian”-ren zuzendaritzara aurkezten zena, eta emakumeak gizarteko erantzukizuneko postuetara iristeko irudi enblematiko bihurtu zen. Subjektuak hautatzeak ere emantzipazio-bilaketa adierazten du. Oso emakume eskuzabala zen, bere bizitzaren zatirik handiena ahizparen eta amaren beharretara eman zuen. 1924ko maiatzaren 30ean hil zen Parisen.

Dans le Bleu (1894) Toulouseko Museoa (Frantzia)
  • 1873 - Christ en croix de l'église Saint-Étienne, à Issy-les-Moulineaux.
  • 1884 - Portrait d'une femme noire, Collection Hérold.
  • 1890 - Académie, Toulouse, Musée des Augustins.
  • 1891 - Le Travail de M. Frey, Maître d'armes.
  • 1893 - Portrait de Séverine.
  • 1894 - Dans le bleu, Toulouse, Musée des Augustins.
  • 1894 - Le Repos du modèle, Musée d'Amiens.
  • 1894 - Portrait d'Arlette Dupuis, Collection Hérold.
  • 1894 - Portrait de Jacques Dupuis, Collection Hérold.
  • 1896 - L'écrivain public, Barbezieux-Saint-Hilaire, Musée Getreaud.
  • 1897 - Barcelone, Barbezieux-Saint-Hilaire, Musée Getreaud.
  • 1899 - Après déjeuner, Toulouse, Musée des Augustins.
  • 1899 - Salon de Paris de 1899 / Portrait de M. Alexis Ballot-Beaupré (1836-1917), président de la chambre civile de la Cour de Cassation1 ; Portrait de Mme Daniel Lesueur (1854-1921), femme de lettres.
  • 1903 - Salon de Paris de 1903 / Portrait de femme dans le train
  • 1913 - Portrait de Mme G. C...
  • 1914 - Nos éclaireuses.
  • 1914 - Portrait d'Adrienne Siou, Collection Hérold.
  • 1919 - Jean-Paul Laurens (1838-1921), Paris, Musée d'Orsay
  • 1922 - Portrait de Gilbert Dupuis, Collection Hérold
  • 1923 - Portrait de Léonce Bénédite (1859-1925) conservateur du Musée du Luxembourg Paris, Musée d'Orsay

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]