Lehen amniotek, adibidez Casineriamusker txikien itxura zuten, eta anfibio reptiliomorfoetatik garatu ziren, orain dela 340 milioi bat urte. Haien arrautzak uretik kanpo biziraun zitezkeen eta, beraz, leku lehorretara migratzeko gaitasuna garatu zuten. Amniota lurreko ornodun nagusiak bilakatu ziren honela. Garai hartan jada bi klado ezberdin sortu ziren: Synapsida eta Sauropsida. Bi taldeak gaur egun bizirik daude. Ezagutzen den Synapsida fosilik zaharrena Protoclepsydrops da, orain dela 320 milioi urtekoa. Sauropsikorik zaharrena Paleothyris izan daiteke, Pennsylvaniar garaikoa, orain dela 306-312 milioi urtekoa.