Ana Pak Agi
Ana Pak Agi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hego Korea, 1782 |
Heriotza | Seul, 1839ko maiatzaren 24a (56/57 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Maiatzaren 24 eta Irailaren 20 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Santa Ana Pak Agi[1] (koreeraz: 박아기 안나; 1782 – Seul, 1839ko maiatzaren 24a) korear martiri katolikoa izan zen, Koreako 103 martirietako bat.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gangwon probintzian jaio zen kristau familia batean. Motela zen izaeraz eta erlijioa ikasteko zailtasunak zituen. «Ezin badut Jainkoa nahi dudan bezala ezagutu, orduan saiatuko naiz bihotz-bihotzez maitatzen behintzat», esaten zuen. Hemezortzi urte zituela, kristau batekin ezkondu zen[2].
1839an, Ana Pak bere senarrarekin eta seme zaharrenarekin batera atxilotu zuten. Senarrak eta semeak gero fedeari uko egin zioten eta aske utzi zuten. Egunero etortzen zitzaizkion eta kristautasunari uko egiteko eta kartzelatik irteteko erregutzen zioten. Hala ere, Anak ez zuen zalantzarik izan[2][3].
Hiru hilabete kartzelan eman ostean, Ana Pak Agiri burua moztu zioten 1839ko maiatzaren 24an, 57 urte zituela, beste hainbat katolikorekin batera[4]; besteak Agata Kim Agi, Agata Yi So-sa, Magdalena Kim Ob-i, Agustin Yi Kwang-hon, Barbara Han Agi, Luzia Pak Hui-sun, Damian Nam Myong-hyok eta Petri Kwon Tug-in ziren[5].
Kanonizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1925eko uztailaren 5ean Pio XI.a aita santuak dohatsu izendatu zuen eta 1984ko maiatzaren 6an Joan Paulo II.a aita santuak kanonizatu zuen. Santa Ana Pak Agi eguna maiatzaren 24an ospatzen da eta Koreako martirien eguna irailaren 20an[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 66. Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia, 6 or. (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ a b (Ingelesez) «Corea» The new glories of the Catholic church, tr. from the Ital. by the fathers of the London oratory. (argitaratze data: 1859), 35 or. (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Norvegieraz [bokmål]) Odden, Per Einar. «Den hellige Anna Pak A-gi (1783-1839)» Den katolske kirke 1999-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ a b (Ingelesez) «Saint Anna Pak A-Gi» CatholicSaints.info (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) «Martyrs of Korea († 1791-1888)» Hagiography Circle jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-11-17) (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).