Analgesiko
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Analgesikoa[1] edo min-kentzailea[2] mina kentzeko edo gutxitzeko erabiltzen den sendagaien multzoa da, potentziaren arabera mailatan sailkatzen direnak. Izan ere, hasierako mailakoak "aspirina" eta parazetamol ezagunak daude, azken mailakoen artean morfina dugun bitartean.
Bestela, nerbio-sisteman non eragiten duten arabera bi multzotan banatzen ditugu, zentralak edo periferikoak alegia.
Hasierako mailakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako mailako analgesikoak edo txikiagoak opioaren familiakoak ez direnak ditugu, alde batetik aspirina eta antiinflamatorio ez esteroideoen (AIEE) multzokoak eta bestetik parazetamol eta metamizol ezagunak.
Azken mailakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken mailako analgesikoak edo handiagoak opioaren familiakoak dira:
Laguntzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Min kronikoa tratatzeko, bestelako sendagai laguntzaileak erabiltzen dira analgesikoekin batera, ohikoenen artean Karbamazepina, Gabapentina, Pregabalina eta Amitriptilina.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |